Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/02 17:24:08.793 GMT+2

Krisiaren aurrean, neurri zehatzak

Krisiari aurre egiteak behar luke gobernu berriaren lehentasuna. PSE-EEk eta PPk egin duten itunean ez da krisiari aurre egiteko neurrien gainean zehaztapenik egiten. Ekonomia arloan ere PPren morroi izango da gobernu berria.

Momentuan dugun arazo larriena dela kontuan hartuta lehenbailehen aurkeztu behar luke alderdi bakoitzak egoera ekonomikoari erantzuteko duen proposamena. Hurrengo lerroetan Aralar-ek proposatzen dituen lau neurri:

1. Kalitatezko enplegu egonkorraren defentsa.
EREen erabilera sistematikoari ez, batez ere langileekin adostu gabekoei. Lan-harremanen marko autonomoa aldarrikatzen dugu lan-merkatuaren erregulazio sozialagoa egingo duena; hau da, kontratazio erregimen egonkorra eta baldintza duinekoa ezarriko duena, batez ere gazteei, emakumeei eta etorkinei eragiten dien behin-behinekotasunari eta prekaritateari atea itxiko diona eta lan banaketa sustatuko duena (35 orduko lan-astea lehenbailehen).

2. Babes soziala handitzea.

Lan galeraren ondorioak arintzeko helburuarekin, langabeziari aurre egiteko poltsa %50 handitu behar da —horretarako, beharrezkoa da gizarte segurantzaren eskumena lortzea—, eta pobreziaren kontra, gizarteratze laguntzak SMIarekin —Diru-sarreren Bermerako Legea— parekatu behar dira.

3. Inbertsio publikoa, enplegu soziala sortzeko eta sustatzeko.
Azpiegituretarako obra handiak zentraltasunetik kendu behar dira, eta horri lekua hartu behar diete enplegua sortzeko eta zerbitzu sozialak zabaltzeko esku-hartze publikoko egitasmoek. Gastu soziala Europako Batasuneko bataz bestekoarekin parekatu behar da lehenbailehen. Zenbait arlotako enpleguak kalitatezkoak izatea lehenetsi behar da, hala nola, hezkuntzakoak, osasunekoak, pertsona helduen arretarakoak, euskal kultura laguntzeko zerbitzuetakoak, oinarrizko ikerkuntzakoak, ingurumen zerbitzuetakoak, nekazaritza ekologikokoak, hurbileko komertziokoak, elkartasuneko ekonomiakoak, etab. 2008ko Uztaileko Erakunde-Arteko Plangintza kritikatu behar dugu, baliabide publikoen gehiengoa eraikuntzara bideratzen duelako.

4. Politika fiskalen berrikuspen progresiboa, diru bilketa handitzeko.

Orain gutxiko erreforma fiskalen joera lehengoratzea

- Iruzur fiskalaren kontrako borroka, inspekzio fiskaletarako baliabideak bikoiztea eta zerga aitorpenak gardenak direla bermatzea, enpresen kontuen datuak aitorpenekin erkatzea, iruzurragatiko zigorrak handitzea.

- PFEZen eta Elkarteen Gaineko Zergaren erreforma, errenta handienak eta kapitalaren gaineko errentek tasazio handiagoa izateako (AEBn egin dute jada). Ondarearen Gaineko Zerga mantentzea.

Nork: oxel.2009/04/02 17:24:08.793 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak