Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/11 14:26:57.790 GMT+1

Inon zain egon barik

“Ez dugu inoren zain egon behar”. Gustura irakurri neban domekako egunkarian, aurretik irakurrita nekan arren. Poztekua da punto honetara elkartu izana. Horregatik, garrantzitsua da lagunartian moduan gainontzeko leku danetan be, inoren zain egongo ez garala argi eta garbi esatia. Bereziki esan bihar dan lekuan esatia, horrek azkartuko dau eta danok bidia alkarrekin egitia. Izan be, itxura baten danok batera egitekua da egin biharreko bidia. Danek eskertuko dabe argitasuna, preso politikuek eta ihes eginda darenek, herri bateko eta besteko zinegotzixek, militantiek, pentsau gura dot bide zibillen alde egin gura ez dabenak be eskertuko dabela.

Gurako neban, oinguan, politikaren aldeko apostua egiten dogunok irabaztia indarkeriarekin apostua inposatu izan dabenen aurrian. Horretarako berba argi egin eta pausoz pauso irabazi bihar dogu tartia. Erreza ez dan arren, ondo dakigu hori aralarzaliok, ausart jokatu eta zehaztasunak plazaratzeko denboran gare, indarkeria eszenarioa gainditu bihar dala esatatik hildakorik onartuko ez dogula esaterako jauzia egiteko denboran. Eta domekako zehaztasun faltak, zalantzan ipintzen dau borondatia ekintza zehatzetan bihurtuko ete dan. Baina nahi dotsat heldu itxaropenari, borondatia zintzua dala pentsatzen dot eta.

Sasoi barri bati ekin bihar dotsagu. Hartu biharreko erabakixak hartzeko kapazak bagara, ezkerrekuak eta abertzaliak garenok dana daukagu irabazteko. Bide horretan argigarrixa da Gipuzkoako Foru Aldundiak gure herrialdeko gaztien artian egindako inkesta. Soziologikoki ezkerrekua eta abertzalia da Gipuzkoa. Esku artian daukagun aukera pasatzen lagatzen ez badogu, eta denbora beti gure kontra doia, ezker abertzale politikua, bateko eta besteko sensibilidadiak batuta, indartsu egongo da gure herrialde eta herrixetan.

Horretarako baina, ezin gara inoren zain egon. Esan bihar dan lekuan esan bihar da jauzi egiteko denborak datozela.


Nork: oxel.2009/11/11 14:26:57.790 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

eta berriz be indarkeriaz mintzo ezker abertzaleari begira. Oxel, ni zuaz ez noia iñora. Ulertzen ? i-ño-ra. Bide zibilen aldeko apostua,... indarkeriaren apostua egiten dabenak... ME DAS PUTO ASKO.

Nork: izokin.2009/11/11 21:02:50.774 GMT+1

Izokin maitea: 

Lasaitu
Zure medikazioa hartu
Lotara joan

Gora ezker abertzale politikoa!

Nork: Aholku bat.2009/11/11 23:55:41.158 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak