Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/19 22:22:06.126 GMT+2

Erikoren gola

Izango dira lau edo bost urte. UDA aurre samarrian genkan. Etxian jokatzen genden baten, bukatzeko denbora larregi falta ez zala gola sartu zeban Eriko gure kapitainak. Salto baten bazijoan korner aldera bidian plastikozko baloi bat topau eta hari be golpe emon zotzanian. Arbitruak gola emon arren, zelaixan bi baloi zerela eta banderiña altzau zeban haren laguntzailliak. Arbitruak jaramon egin eta atzera bota zeban Erikoren gola. Aurre samarrian geratu ginan, baina hirugarren mailara igotzeka.

Aste bukaeran Liverpooli gertatu jakonak ekarri dosta gogora hau pasartiau. Irudixak ikusita, seguru Eriko akordau dala Ibarran egun haretan bizi izandakuaz.

Igoeriakin pozik ikusi neban Fito uda aurretik. Bixentek be seguru batzutan igo dittuala honezkero Arantzazuko aldapak. Maila barrixari ederto erantzuten dabil UDA eta pozten naiz Fito eta Bixente eta han egindako lagunegaittik. Esan biharra dakat hala eta be, kapitainak merezi zabala hirugarren mailan jokatzia.

Nork: oxel.2009/10/19 22:22:06.126 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez dakit Oxel, baina azken aldian atentzioa deitu dit espainiar komunikabideei diezun aprezioa... aurrekoan Elpais egunkariko berri bati egiten zenion aipua. Ez dizut gogoratu nahi egunkari honek gure herriarekiko duen begirunea eta jokabide "zintzoa"...
orain ere As delako egunkariari madrildarrari egiten diozu erreferentzia, nahiz eta kirol berri bat izan. Ez dut polemikatan sartu nahi, baina komunikabide hauek gure herriko komunikabideei (egin, egunkaria…) zuk erakusten diezun begirune minimoa erakutsiko baliete, seguraski ez genizun Egunkaria Libre! pankartaren atzean ikusiko… zeren eta azkenean sasikomunikabide hauek izaten dira gure herriaren etsaiei jo puntua seinalatzen dietenak… hala ere bakoitza libre da nahi duen komunikabideetan ilustratzeko… gero: nondik jan, handik esan.
(aupa UDA! Eriko gure kapitaina! Atxabalta aurrera!)

Nork: iñigo.2009/10/22 16:40:38.911 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak