Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/21 10:15:34.787 GMT+2

Elkarlana

Politika egiteko garaia da. Politikari bide egiteko garaia da, politikaren aldeko hautu garbia egitekoa, Espainiako estatuaren estrategiari aurre egiteko. Politika egiteko erabakia da estatuari ardura gehien ematen diona.

Abertzale eta soberanisten arteko elkarlana hauteskunde lehiatik kanpo utzi beharreko kontua da. Elkarlan horrek, bi lan ildo berezitu izan beharko lituzke:

Batetik, bakea lortzeko bidean giza eskubide eta eskubide zibil eta politikoen defentsa bateratua egitea, eta eskubide urraketa horiei erantzun bateratua eman ahal izatea: ETAren atentatuei, alderdien legez kanporatzeei, politikarien atxiloketei, presoen argazkiekin sortutako egoerari...

Eta bigarrenik, gure herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidearen aldeko estrategia bateratua garatzeko, gehiengo sozial eta politikoa agerikoa egin eta urratsak ematen jarraitu.

Garrantzitsua litzake bakoitzak elkarlan hau bultzatzeko bere proposamen eta oinarriak zehaztea eta jokalekua argitzea garrantzitsua litzake. Diskrezioz elkarrizketak hasiz herritarren artean espektatiba faltsurik ez sortzeko.

Nork: oxel.2009/10/21 10:15:34.787 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak