Herritarren parte hartzia bultzatu eta aurrera eruatia da erakundietan daukagun erronketako bat. Kudeaketa beste modu batera egitia gura dogunok sakondu egin bihar dogu horretan. Proposamen zehatzak egin. Erakutzi gauzak beste modu batera egiteko moduak badarela.
Inkestia banatu dogu etxe guztietan: 68 galdera, 16 urtetik gorakuek betetzekua, buzoia ipiñi dogu udaletxean honek jasotzeko eta webgunian atala sortu inkesta gehixago lortu gura dittuanantzako.
Azkenenego hillabetietan legealdian aurrera eruan biharrekuen gaiñian jardun dogu udaletxe barruan. Kanpora zabaltzeko garaixa dator, tekniko eta politikuok landutako plana herrittarrei aurkeztekua. Inkestan jasotako erantzunek eta horretarako sortuko dogun foruak lagunduko doskue dittugun asmuetan herrittarentzako lehentasuna zeintzuk dauken asmatzen.
Idatzi artikulu bat