Momentu horren zain, badu bere balioa Abertzaleen Batasunakoekin batera Aberri Egunean adostu genuen manifestuak. Gustura ezagutuko nituzke testu honi Batasunak eta EAk zer ekarpen egingo zizkioten.
1.- Akordio politikoaren beharra: erabakitzeko eskubidea. Hankak lurrean ipini eta sozialki egonkortutako erabaki-esparruetan oinarritua, status autonomiko bakoitzak (Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Iparraldea, bere lurralde elkargoa helburutzat daukalarik) kontsultak deitzeko eta erabakitzeko eskubidea aitortua izateko gaitasuna izatea.
2.- Giza eskubideak, eskubidea zibilak eta eskubide politikoak. Pertsona guztiak, proiektu guztiak eta ideia guztiak. Euskal Herriari behin eta berriz ukatzen zaizkion giza eskubideen, eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena eskubide guztien defentsatik abiatuta egiten dugu eta horien urraketa bakoitzaren aintzinean salaketa erradikala, koherentea eta tinkoa eginez.
3.- Bakea. Euskal Herriak behar du, exijitzen du eta erabaki du bakean bizitzea. ETA erakundeari eskatzen diogu indarkeriaren erabiltzeari uzteko erabaki aldebakarrekoa har dezala inolako ordainik eskatu gabe. Preso politikoentzako amnistia eta biktima eta kaltetuei kalte-ordaina ematea bakea lortzeko beharrezko oinarriak dira.
4.- Politika sozial eta ekologikoa krisiari aurre egiteko. Krisiaren ondorio latzenak bizi dituzten gizarteko sektore ahulenak –etorkinak, gazteak, emazteak, iraupen luzeko langabetuak- dira gure kezken helburu nagusiak. Gure abertzaletasuna elkartasunean eta krisi ekonomikoari erantzun soziala ematean oinarritzen dela aldarrikatzen dugu. Egoera honen erantzuleak, finantzen espekulazio insolidarioak eta norberekeriak sortutakoa, dira bere ondorioei buru egin beharko dietenak, eta ez dituzte langileen bizkar gainera jaurti behar.
5.- Euskal Herriaren eraikuntza. Europako gainerateko hizkuntz ofizialen eta kulturen maila berean jarria, euskararen eta euskal kulturaren defentsa egiten dugu, eta Euskal Herria osatzen duten lurraldeak - Iparraldea, Nafarroa eta EAE- batzeko aldarria egiten dugu, herritarren erabaki askean oinarrituta.
Idatzi artikulu bat