2010/03/22 18:29:00.799 GMT+1
Aberri Eguna batera
Hamar urte da ezker abertzale zibil eta zabala osatzeko konpromisua hartu giñuanetik. Lagunen bat gogoratuko da ni baino hobeto baina Jarrai, Haika edo Segiko akanpadan kanpiña jaso eta Iruñeara juan biharrian iparraldian bertan egin zan aberri egunera juan giñan lagunok. Eta orduan moduan aurten be, iparraldian, Urruñan, ospatuko dogu, Aberri Eguna Aralar eta ABk, baitta Iratzarriko gaztiek be.
Aberri Egun bezperan egingo dogu ekitaldixa eta bertan aurkeztuko dogu jendartian ezkerreko eta abertzaliok etorkizunera begira dittugun erronkak jasoko dittuan manifestua. Gurako neuke askok bat egitia hausnarketa horretan esaten diranekin eta balio izatia elkarlan barri batzuri ekiteko. Gora ezker abertzale berria! Gora herria!
Nork: oxel.2010/03/22 18:29:00.799 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: gorka.2010/03/23 12:08:35.352 GMT+1
Nere uste apalean, argi eta garbi geratzen ari da zein den Aralarreko buruzagiok dituzuen interesak. Bildur handia diozue abertzaleen arteko indar metaketari, zuen postuak galduko dituzuen bildur zarete. Zuen diskurtso zibil eta zabala jokuz kanpo geratuko delako. Sentitzen dut, baina nik aspalditik hitzetatik baino ekintzetatik baloratzen ditut pertsonak. Eta azkenaldian zuen ekintzek ( NaBaiko ultimatuma, iratzarriren jarrera, independentistak-en ez egotea,aberri egunera bakarrik joatea, portzierto zer dela eta iaz batera eta aurten ez? ez da ba izango ezker abertzalea eta EA elkarlanean hasi direlako?) zuen diskurtsoa indargabetzen dute.
Benetan pena bat da interes pertsonal eta partidistak EHren gainetik jartzea, baina zuen aukera da eta zer egingo diogu ba? Guk aurrera jarraituko dugu abertzaleen arteko elkarlana sustatzen.
Nahi baldin baduzue bide horretatik jarraitu, baina ea nola azaltzen diozuen zuen oinarriari.
Nork: aitor.2010/03/23 12:19:31.258 GMT+1
Nork: jon.2010/03/23 20:34:47.873 GMT+1