CISen inkestak erakusten dau badagola ezkerrekua eta abertzalia dan alternatibaren biharra. Politikari heldu bihar dotsagu, hortxe dago ezker abertzalian daukagun indarra.
Nafarroan 5 parlamentari dittugu eta CISek emoten dosku 1 Bizkaixan, 1 Araban 1 eta 1 Gipuzkuan. Txikixen artian gora egiten dogun bakarra da Aralar. Ez dira datu txarrak kanpaina indartsu hasteko. "Eragin eta aldatu" hortxe legebiltzarrian giltza izango dan Aralarren lemia. Lehen egunian Debagoienera etorriko gara, Arrasatera 17:00etan.
Batasunak ordezkatzen daban ezker abertzaleko beste sensibilidadia ez da egongo Gasteizko legebiltzarrian. Ez nago ados erabaki horrekin, Batasunak eta PSE-EEk herri batzutan argi berde eta beste batzutan gorrixa adostiakin ados ez neguan moduan. Aldrebeskerixa bat da alderdixen legia lehen eta oinguan. Bakar bakarrik alderdi españolei mesede egiten dotse.
2009/02/13 12:22:15.830 GMT+1
1, 2, 3 ... Kanpainako lehen eguna
Nork: oxel.2009/02/13 12:22:15.830 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nafarroan bost dituzuela? Ez nekien Aralar hauteskunde haietara bere eskaintza politikoarekin bakarrik aurkeztu zenik. Ez da hobe izango idaztea, NABAIren 12 eserlekuetatik, Aralarreko bost afiliatuk, 5 "besaulki" dituztela? Aldea dago idatzitakoa eta errealitatearen artean motel.
Zuk diozun "akordio" horri buruz, ezer gutxi (tamainako astakeria sinistea ere), soilik, ustezko akordio horrengatik zaudetela Aretxabaletako alkatetzan lasai asko.
Bidaia on simulakro hutsa den demokrazian.
Nork: ezjakin bat.2009/02/13 14:19:04.718 GMT+1
Euskal Herrixan hutsa dago bai demokrazia: preso askorentzako, ezker abertzaleko hainbat militarentzako, euren iritzixa askatasunez adierazi ezin daben herriko seme eta alaba askorentzako, bizkarra zainduta gora eta behera kalian dabiltzanendako... zer esanik ez poliziak erahil edo bisita bateko biajian istripua izanda hil diranendako, baina baitta euskaldunon izenian han eta hemen atzetik tiroka eta bonbaka diharduen banda militarrekuek erahil dittuenendako. Hutsa dago demokrazia, onartu daigun eta esan daigun.
Ez jakin izango zara baina jakingo dozu kontatzen, kontau gura dozun beste: atzeruntz eta aurreruntz, erdittik hasitta be egin zeinke. Aretxabaletan Aralarrek dauka alkatetza, herrittarrek emondako ordezkaritzan arabera alderdixen gehienguak horrela erabaki zebalako. Saiatu gara bai beste ezkerreko abertzaleko sensibilidadiak udaletxian ordezkaritza eukitzen. Dana eskatzen dabanak, ezer ez lortzian helburua eukitzen dau ezkutuan.
Jakin, badagola baserri bat debabarrenian. PSE-EEko presidentiak egin zittuan bidaia batzuk bertara. Aretxabaletan zerrenda baliogabetzia zeinek proposatu zeban ez dakit. Ez neban han egoteko suertia euki, pentsau EAJkuak be ez zittuen gonbidatu. Egon banintzan ez neban onartuko herri baten gorri eta bestian berde.
Besaulkixek baino gehiago arduratzen gaittu herri honetan EAJren alternatiba izango den ezkerreko alternatiba abertzale indartsua izateak. Bidai horretan egingo dugu topo.
Nork: .2009/02/14 10:57:27.501 GMT+1
Militarrekin apurtu... Espainiako gerra ministrariak gauza bera dio, are gehiago, ez direla ideak legez-kanporatzen eta horren frogatazat dio, ezkerreko abertzaleak badutelako nori bozkatu, Aralarri hain zuzuen ere. Ze laudorio homologatzailea, ustezko demokrazia horrentzako joaneko bidaia-txartela poltsikoratuta duzue. Tamalez bidaia horretan joan-etorriko txartelik ez dago. Hala ere, bide on.
Bizitza galdu dutenak, argi dago dena galdu dutela. Kontua da galtzen ez jarraitzea.
Aretxabaletan orduan, estrategia bikoitza erabili zuten "estu eta militarrak", alde batetik euren zerrenda baliogabetzea eskatu, negoziatu eta lortu, ondoren, ezer ez lortzea helburua zuten negoziaketa maximalistak abiatu herrian bigarren indarra suertatu ziren "zabal eta zibilekin" ezta? Hau ez dago nondik harrapatu aizu, kontatzen hasten zarenetik hasten zarela ere!
S I M U L A K R O A
Nork: ezjakin bat.2009/02/16 17:05:04.307 GMT+1
Nahiago nuke Aralar ezertarako ez aipatzea espainiako gerra ministrariak.
Nahiago nuke Aretxabaletan zuria eta beltzaren arteko bidea adostu izan bagenu.
Nahiago nuke denok dena ematea inork dena ez galtzeko. Kontua ez da zuk esaten duzun moduan "galtzen ez jarriatzea". Beste batzuk egin dezakatenari begiratu barik, pentsatu dezagun bakoitzak zer egingo dugun bizitzarik ez galtzeko.
Nork: oxel.2009/02/16 19:31:19.477 GMT+1
Militarrekin bukatu? Espainiako gorte arrotzean Aralarrek, dituen beste alderdi eskuindarrak bidai lagun hartuta, sortu zuen NaBai txiringitoko ordezkariak erabateko babesa eman zion indar armatu (militar) espainiarrei euskal herritar batzuen aurkako gurutzadari ekiteko. Txeke zuri horren ondorioak begi bistakoak dira, batzuek beste aldera begiratzea nahiago duzuen arren.
Aralar ezkertiarra? Ikus norekin dagoen NaBai-en eta zein proposamen bozkatzen dituen
Aralar independentista? Hitzez bai, zein egintza dauka helburu horretara iristeko? Sistemak asimilatu duen beste alderdi bat baino gehiago ez da. Batzuen jornala justifikatzeko txiringitoa.
Galdera bat Oxel: zein iritzi merezi dizu zuen koordinatzaile nagusiak Radio Euskadin egindako adierazpenak? Polizia, Garzon eta antzerako enparauak ezker abertzale "ofizialari" (bakarrari esango nuke nik) mesede egiten diotela esan duen adierazpenak hain zuzen? Nahi al duzue laguntza mota hori zuendako? Lokalak itxi, hautagaitza ezin aurkeztu, buruzagiak atxilotu,... Laguntza al da hau? Mesedez, ez jarraitu herri honi iruzur egiten ta esazue behingoz zein helbururekin jaio zineten. Nik argi daukat: para chupar del bote. Lotsagabeak!!
Nork: Iosu.2009/02/17 17:07:08.928 GMT+1
Ez nago ados Kongresuan hartu zen jarrerarekin. Balioko ez dizun arren, Begoña Lasagabaster izan zen (Uxue ez zegoen bertan) NaBai adierazpenaren alde zegoela esan zuena. Gauzak bere lekuan ipintzeko asmoz, Aralarrek erabakita dauka bere ordezkariek ez dutela bat egingo Españako indar militarrei babesa ematen dien adierazpenekin.
Independentziara iristeko bidea ez da Bietan Jarrai. Indar metaketa izan daiteke bidea. Zein da zuk proposatzen duzun bidea?
Nork: oxel.2009/02/24 13:47:13.752 GMT+1