2012/04/22 09:44:48.316 GMT+2
75 urte Intxorta/Elgeta
Zazpi hilabeteko bonbardeuek Elgeta txikitu egin zeben. Gutxi izan ziran tente geratu ziran eraikinak. Baina frankoren tropentzat hori ez zan nahikua izan. Seguruena zazpi hilabetietan jasotako porrotek eragingo zeban, Elgeta hartu zebenian arduradunek euren gizonei gura zebenak egiteko askatasuna emotian: fusilamenduak, emakumeekiko errepresio basatia, bortxaketak, behartutako lanak... Horretan egunotan 15 lagun izan ziran erahilak Elgetan. Txikituta geratu zan gure herrixa eta bederatzi urteren ostian jaso zeben lehenengo eraikina, udaletxia. Etxerik bariko batzuk gudari eta milizianuek Intxortan laga zittuen refugixuetan bizitzia beste aukerarik ez zeban izan, herrittik alde egin zeben askok ezin izan zeben urtietan Elgetara bueltau.
75 urte pasau diran arren, inork ez dau egindakuagatik barkamenik eskatu. Askorentzako berandu datoz gaurkua moduko ekitaldixak. Gertatutakuaren egia ezagutzia, genozidio hura egin zabenak justiziaren aurrera eruatia eta erakunde publikoek kalte-ordain neurriak ezartzia litzake eurentzako eta euren senidientzako omenaldirik onena. Gure herriaren kontra altxatutakoek aurrera eruan zeben genozidioaren biktima guztiek, jaso deixela gaur Intxortako magaletik, itxaropenari zabaldu gura dotsagun atetik, elgetarron berotasuna eta maitasuna. Daukagun indar guztiakin jarraittuko dogu egixa, justizia eta erreparaziñua aldarrikatzen. Izan be, aurrera egingo daban herri batek derrigorrezkua dauka iraganaren barri izatia, gaur egun gertatzen diharduana ulertu eta etorkizuna eraikitzeko.
Nork: oxel.2012/04/22 09:44:48.316 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/27 20:36:46.162 GMT+1
Urtarrilak 7an, elgetarrok be Bilbon!
Euskal Preso Politiko danen eskubide danak eskatuko dittugu elgetarrok Bilbon urtarrilak 7xan.
Udalbatzarrian aho batez onartu dogu Aralar-Independienteak, Bildu eta EAJak hurrengo moziñua:
1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politiko guztien eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea, zigorra beteta dutenen askatzea eta adierazpen askatasuna.
2.- Udal honek datorren urtarrilaren 7an Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den Manifestaldiarekin bat egiten du.
3.- Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko mobilizazioarekin bat egin eta beronen eskutan dagoena egin dezaten bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau indartze aldera kokatu ditzaten.
4.- Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta mobilizazioan parte hartzera.
Nork: oxel.2011/12/27 20:36:46.162 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/10/14 18:48:02.349 GMT+2
Etxean bai, baina ez libre!
Poztu naiz Jose Luis Elkorok Martuteneko ziegatik etxerako bidea hartu duela esan didatenean. Bide berdina jarraitu behar lukete gaixotasun larria izanda preso jarraitzen dutenek. Baita zigorraren hiru laurdena beteta dutenek ere. Politika egiteagatik ere ez luke inork kartzelan egon behar.
Berriak zehatz jaso ditudanean ordea ikusi dut estatuaren jarreran ez dela aldaketarik somatzen. Pultsera telematikoa jarri diote Jose Luisi, eguerdiko 13:00etatik hurrengo goizeko 8:00ak arte etxean egon beharko du, ekimen politikoetan parte hartzea debekatu diote, berdin zuzenean ala zeharka eta astero Martuteneko espetxera joan beharko du sinatzera.
Nork: oxel.2010/10/14 18:48:02.349 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/10/01 07:58:34.631 GMT+2
Gernika: oraingoan bai
Gernikan Batasuna, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Abertzaleen Batasunak, eta hainbat eragile sozial eta sindikalek, baietz esan genuen, konpromisoak hartzeko sasoia dela. Estatuari eskubide zibil eta politikoak berrezarri eta preso politikoei dagozkien eskubideak errespetatzeko eskatu diogu. ETAri jarduera armatua behin betiko uzteko bidean, atzera bueltarik ez duten pasuak emateko. Azken finean, besteak egiten duenari begira egon barik, aldebakarreko pausuak emateko eskatu diegu Estatuari eta ETAri.
Urteak joan eta urteak etorri, gero eta gehiago gara ezkerrekoak eta abertzaleak izanda bake bidean argi hitz egiteko pausua eman dugunak. Berria da Batasunak ETAri aldebakarrekoa, iraunkorra eta egiaztatzeko modukoa den su etena eskatzea. Horregatik, duen balioa eman behar diogu agiriari. Azken hori berria da eta niri behintzat aurrerapauso handia iruditzen zait.
Nork: oxel.2010/10/01 07:58:34.631 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/12 22:39:19.035 GMT+2
Don Juakin
Ume moko bat nintzala entzun neban goibekokaleko ordenadoriek bazekela lagun bat atzian. Aurrerago Espaloiak be euki zittuan bidelagunak, bat goibekokalek euki zeban berdiña.
Euskara. Kulturia. Bidelaguna. Juakin. Don Juakin. Elgetan, herrigintzan, faltan botako dogu.
Eguna ipiñi biharko dogu topa egiteko, juandako eta garenon alde. Gora gu ta gutarrak! Gu be juango gara eta... elizatik eta zibiletik.
Nork: oxel.2010/09/12 22:39:19.035 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/10 13:20:24.063 GMT+2
Txontxongiloak baiginan
Elkarlana ulertzeko modu batzuk ez ditut ulertzen. Sasoi berriak eskatzen du aintzinako jarrerak alde batera lagatzea.
Nork: oxel.2010/09/10 13:20:24.063 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (9)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/03 13:43:44.706 GMT+2
Fulminar: zart egin
Etor dadila lehenbailehen su etena, behin betikoa, alde bakarrekoa eta ordainik gabekoa.
Nork: oxel.2010/09/03 13:43:44.706 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/08/03 09:20:30.054 GMT+2
Beste hiru sumarioak
Estatuak ez du bakea emateko asmorik. Fiskalak Batasuna, EHAK eta ANVko 43 kiderentzako 10 urteko kartzela zigorra eskatu ondoren, ondorio hori atera daiteke.
Besarkada haundi bat auziperatu guztioi. Animo Ino eta Aitor!
Nork: oxel.2010/08/03 09:20:30.054 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/28 09:26:07.394 GMT+2
Aho batez Udalbiltzan auziperatuen alde
1. Aldarrikatzea 1999ko irailean Euskalduna jauregian egindako batzar sortzailean onartu ziren bost helburuen alde lan egitea beharrezkoa eta zilegi dela eta ezin dela delitutzat jo. Helburu eta lan-ildo horietan aurrera egiteagatik hautetsi eta alkateak kriminalizatzea demokraziaren aurkako ekimena da, are gehiago kontuan hartuta epaituak sufragio unibertsalez aukeratutako herri-ordezkariak direla.
2. Konpromisoa hartzea, edozein arlo instituzionaletan, demokratikoki aukeratutako ordezkariek Euskal Herriko lurralde eta eremu administratibo guztietako instituzioak sortu, bultzatu, garatu eta finantzatzeko duten eskubidea errespetatzeko.
3. Udalbiltza eta bertako hautetsi eta langile ohien aurka Madrileko Auzitegi Nazionalean eramaten ari den auzibidea irmoki salatzea eta Estatuko Gobernuari eskatzea Estatuko fiskal nagusiak gaur egun mantentzen duen akusazio publikoa erretira dezala.
4. Epaiketa gertatu bitartean, irailaren 17an plazan 20:00etan kontzentratzera deitzen ditugu herritarrak, era isilean elkartasuna adierazteko.
Libre! Horrela gura ditugu auziperatuak. Jarraitu beza elkarlanak bide horretan. Eta ikasi dezagun, bestelako hainbat ekimenek ere behar baitute denon bultzada.
Nork: oxel.2010/07/28 09:26:07.394 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/23 09:31:57.885 GMT+2
Zelakua gura dok/n Elgeta 2020xan?
Iraillian herritarrek parte hartzeko ekimen bat jarriko dogu martxan. Oiñezkuen kalietan ibilgailuen arautegixakin edo etorkizunera begira kiroldegixak dittuan biharrak zehaztiakin egin dogun moduan, herrittarrok dauzkazuen iritzixak jaso gura dittugu. Jaso eta betetze bidian ipiñi.
Gipuzkoako Foru Aldundixa euko dogu bide lagun ekimen honetan: Elgeta 2020, etorkizunera begira! Atzo siñatu giñuan hitzarmena, eurak dira eta ekimen honi diruakin erantzungo dotsenak.
Eta zalantza sortzen jata, legealdi honetan 40 udaletxek parte hartzeko ekimen zehatzak martxan jarri badittugu eta parte hartzian inguruko arau foral bat onartuta badago, kultura politiko barrixak ez ete daban eskatzen hitz eta letren ostian gipuzkoarroi gure iritzixak galdetzia herrialdeko gaixen inguruan. Ia zer pentsatzen dogun Pasaiako portuan edo zabor kudeaketaren inguruan. Ia zer pentsatzen dogun zerga politikaren inguruan. Ia... Herrixak gertu gare kultura politiko barrirako, erakunde haundixauek aukera dauke ekintza konkretuekin hitzak eta ekintzak uztartzeko.
Nork: oxel.2010/07/23 09:31:57.885 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)