2006/07/21 13:53:54.964 GMT+2
Eskaintza zabala duzue Otzeta jatetxean: eguneko menua, menu gaztea, karta... Etorri eta dastatu. Gainera, jatekoa eramateko eska dezakezu.
*Amplia oferta gastronómica: menú del día, menú joven, carta... Podrás degustar aquí nuestra oferta. También podrás pedir comida para llevar.*
Asteko egun guztietan etor zaitezke gurera, igandetan izan ezik.
*Abrimos todos los días de la semana, excepto domingos.*
Baina, jatetxeko berri izateaz gain, Eskoriatzako beste hainbat kontu ere biltzen ditu gure blogak.
*Pero, además de información del restaurante, también encontrarás información sobre Eskoriatza.*
Nork: Otzeta.2006/07/21 13:53:54.964 GMT+2
Etiketak:
1 bertako produktuak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/07/21 13:36:31.165 GMT+2

Abuztuaren 4tik 28ra bitartean itxi egingo dugu jatetxea, oporrak direla-eta.
*Del 4 al 28 de agosto, el restaurante permanecerá cerrado por vacaciones.*
Nork: Otzeta.2006/07/21 13:36:31.165 GMT+2
Etiketak:
2 sasoian sasoikoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/27 17:58:20.456 GMT+2
Dirudienez, kristautasunari esker ditugu Inauteriak, Eliza bera izan baitzen jai hauek arautu zituena, Garizumaren aurretik jarriz. Julio Caro Barojak esaten zuen bezala, Inauteriarekin oreka lortzen da Garizumaren aurrean: "Lehendabizi jendeak desoreka eta gehiegikeria bilatzen ditu gero, Garizuman, kontrakoa egitera behartuta dagoelako".
*Al parecer, los Carnavales nacieron impulsados por el cristianismo, ya que la Iglesia fue la que reguló dichas fiestas, poniéndolas antes de la Cuaresma. Según Julio Caro Baroja, entre los Carnavales y la Cuaresma se consigue un equilibrio: "Primero la gente busca el desequilibrio y el exceso, porque luego, en la Cuaresma, están obligados a hacer lo contrario*".
Eta horregatik Inauteriak sabelkeriaren aldia dira. Janari goxoz asetzea derrigorrezkoa zen eta, posible bazen, musu-truk. Azken hori bete ahal izateko Inauterietako diru biltzeak asmatu ziren.
*Por eso, los Carnavales son días de glotonería. Es necesario saciarse con dulces, y a ser posible, gratis. Para ello, se crearon las recaudaciones de Carnavales.*

Urdelardero Eskoriatzan / Urdelardero en Eskoriatza
Eskoriatzan oso aspaldiko gauza da; lehen, gazteak baserriz baserri ibiltzen ziren janari eske eta gaur egun eskoletako umeak dira kalez kale kantuan ibiltzen direnak. Ziri izeneko makila luze bat eramaten dute janariarekin (sagarra, txorizoa, ogia...). Hala, Ostegun Gizen egunean ospatzen da Eskoriatzan Urdelardero eguna.
*En Eskoriatza es ya tradición la recaudación de los Carnavales; hace años, los jóvenes solían andar de caserío en caserío pidiendo alimentos. Hoy en día, l@s niñ@s de escuela suelen andar por las calles cantando. Llevan la comida en un palo largo (manzana, chorizo, pan...). Así se celebra el día de Urdelardero el día de Jueves Gordo.*
Abestia ere badu egunak:
Urdailaredero, udaixa jan da
Garbaixa gero
Hor errekan harri bat
Honen gainean txori bat
Hor goien iturri bat
Ura pil-pil etorri
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba
Nork: otzeta.2006/03/27 17:58:20.456 GMT+2
Etiketak:
3 eskoriatza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/21 17:59:10.581 GMT+1
Antzina, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak baserritarrak elkartzeko topaleku ziren, bertan saltzen eta erosten baitzuten merkantzia. Gaur egun,azoka horiek elikagai bikainak lortu ahal izateko eta landa-eremura hurbiltzeko aukera ematen digute.
*Antiguamente, las ferias eran un lugar de encuentro para los campesinos y ahí vendían sus productos. Hoy por hoy, las ferias se han convertido en puntos donde se pueden conseguir alimentos de gran calidad y ofrecen la oportunidad de acercar a la calle el entorno campesino.*
Hauek dira Euskadiko azoka tradizionaletako batzuk:
*Éstas son dos de las principales ferias de Euskadi:*

- Ordiziako azoka
(Idiazabal gaztaren erdigunea): urteko asteazken guztietan egiten da, eta sasoiko produktuen kotizazioaren erreferente nagusia da. Guztien artean garrantzitsuena iraileko azoka da, orduan izaten baita gazta lehiaketa ospetsua. Gertaera garrantzitsu hori Arantzazuko Andre Maria Gipuzkoako zaindariaren ospakizunetik (irailaren 9a) hurbilen dagoen asteazkenean izaten da.
Feria de Ordizia *(cuna del queso Idiazabal): se celebra todos los miércoles y es el principal referente para la cotización de los productos de temporada. Entre todas las ferias, el principal es el de septiembre; es entonces cuando se hace el famoso concurso de quesos.*
- Gernikako azoka:
urriko azken astelehenean egiten da. Egun horretan inguruko nekazaritza-produktuen egoera zehazten dute. Jai-giro ezin hobean ospatzen dute eguna.
Feria de Gernika: *se celebra el último lunes de octubre. Ese día se concretan los productos agrícolas de la comarca y se celebra el día en un ambiente festivo.*
Nork: otzeta.2006/03/21 17:59:10.581 GMT+1
Etiketak:
1 bertako produktuak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/20 10:37:42.320 GMT+1

Udazkenean ereindako baba beltza edo baba handia
laster izango da jasotzeko moduan gure baratzetan. Urteko babarrun goiztiarrena da eta propietate dietetiko interesgarriak biltzen ditu jaki bezala kontsumitzeko, baita medikuntza arloan erabiltzeko ere.
Las habas *sembradas en otoño pronto se podrán recoger. Es la alubia más tempranera y tiene buenas propiedades dietéticas, tanto como para consumir, como para uso medicinal.*
Nork: otzeta.2006/03/20 10:37:42.320 GMT+1
Etiketak:
1 bertako produktuak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak