Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/28 10:57:12.896 GMT+2

Autobusen ordutegiak eta jaialdiko guneak

Autobusen ordutegiak

Mundumira 2010: autobusen ordutegia Mundumira 2010: guneak

Nork: ..2010/05/28 10:57:12.896 GMT+2
Etiketak: autobusak mundumira 2010 guneak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/20 11:48:32.634 GMT+2

Mundumirarako, autoa garajeetan edo herritik kanpo uzteko eskaria egin diete herritarrei

Gero eta gutxiago geratzen da Antzuolak Mundumira jaialdia hartzeko, eta antolatzaileak, buru-belarri daude murgilduta prestaketa lanetan. Ekintza nagusienak erdigunean izango dira, eta ondorioz, asmoa da maiatzaren 29 eta 30ean autoak bertatik ateratzea. Herritarrek, Goizperreko aparkalekuetan izango dute euren autoak uzteko lekua.

Zapatuan eta domekan herriko sarrera eta irteerak mugatzea da asmoa, gune nagusietan  behintzat autorik egon ez dadin.

Hala, kanpotik datozenendako gomendioa  garraio publikoa erabiltzea da. Herritarren kasuan, Antzuolatik irten eta sartzeko baimena izango duten arren, eskatuko zaiena da ahal den heinean, eta herritik irten beharko dutela aurreikusten badute, autoak herritik ateratzea. Horretarako  Goizperren aparkalekuak egokituko dituzte. Autoak kanpoan utzi barik, garajeetan sartzea ere eskatu dute.

Dena den, Udaletik jakinarazi dute datozen egunotan azalpen guztiak jasoko dituzten esku-orriak banatuko dituztela etxez etxe. Pedro Iturbe alkateak berak gainera, aurrez eskerrak eman gura dizkie antzuolar guztiei euren kolaborazioagatik. Bere esanetan, hainbat buruhauste eragin arren, azkenean  merezi izango dute, Mundumira bezalako jaialdi batek Antzuola ezagutzera emateko balioko du eta.

Nork: Txomin Madina.2010/05/20 11:48:32.634 GMT+2
Etiketak: mundumira aparkaleku auto | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/18 20:10:04.044 GMT+2

Mundumira jaira joateko, garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute

Maiatzaren 29 eta 30ean egingo da Mundumira festa, eta aurreikuspenen arabera, milaka pertsona hurbilduko dira Antzuolara egun horietan. Antolatzaileek eskari bat egin diete bisitari horiei guztiei: herrira heltzeko, garraio publikoa erabiltzea. Debagoiendarrek eta kanpotik datozenek aukera izango dute autobusez Antzuolara joateko.
  • Alde batetik, Eskoriatzan hasi, eta herririk herri geldialdiak eginez, Bergararaino helduko den linea
  • Eskoriatzan hasita, herririk herri ibili ondoren, Antzuolaraino helduko den linea bereziak jarriko dituzte.
  • Oñati-Legazpi-Zumarraga-Urretxu-Bergara ibilbidea egingo duen autobus zirkularra etengabe ibiliko da.
  • Bergaratik eta Zumarragatik autobus bereziak jarriko dituzte. Autobusak ordu laurdeneroko maiztasunaz ibiliko dira.

Garaiz ibiltzeko aholkua

Autobusa erabili arren, ordu zehatz batzuetan geltokiak kolapsatu egin daitezkeela kontuan hartuta, joan-etorria modu progresiboan egitea eskatu du te. "Ekitaldi zehatz batera joan nahi badugu, batez ere ekitaldi nagusietako bat bada, garaiz joatea eskertuko genuke, bestela Antzuolako sarrera-irteeratan segurtasun arazoak eduki ditzakegu. Ahal dugun neurrian pilaketak ekidin behar ditugu", esan digu alkateak.

Kanpotik datozen autoak uzteko aparkalekuak egokituko dituzte Urretxuko Mugitegi industrialdean eta Bergarako Labegaraietan.

Nork: ..2010/05/18 20:10:04.044 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/02 12:25:25.016 GMT+2

Hiru tenpluen ibilbidea: Loiolatik Arantzazura

Mundumira Festa 2010

Nork: uagirre.2010/05/02 12:25:25.016 GMT+2
Etiketak: tenplu mundumira ibilbide | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/01 12:20:16.692 GMT+2

Egitaraua

Egubakoitza 28

 19:00 La voz de Iñaki – Iñakiren ahotsa filmaren proiekzioa.
Duela bi urte hildako Iñaki Ochoa de Olza alpinistaren mendizaletasuna deskribatzen du.
(Torresoroa kultur etxea)
20:00 SOS HIMALAYA fundazioaren aurkezpena. India, Nepal eta Pakistango umeei laguntza emateko sortu dute.

Zapatua 29

09:00 Igoera: ANTZUOLAKO ITURRIAK.
Landarraitz - Lizargarate - Arrola - Deskarga. (Mendiak eta Herriak)
11:00 Kultur ibilbideak Debagoienako Turismo bulegoen eskutik.

III. Autokarabana kontzentrazioa (Goizper aparkalekua)
Munduari bira elkar Marrazki Lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa ekitaldia.
Mundumira elastikoaren aurkezpena. Etekinak nazioarteko kooperazioko hiru proiektura bideratuko dira.
11:00 Azoken irekiera:
Mendia eta senderismo azoka, Artisautza, Gastronomia eta Biolur Nekazaritza ekologikoaren azoka. GGKE-Elkartasun foroa, proiektu, ikus-entzunezko eta erakusketen aurkezpena. 
ELKAR UMEEN GUNEA: Umeentzako lantegiak, tirolina, tibetar zubia, ohe elastikoa.(Frontoi ingurua)
11:00 EUSKAL HERRIKO BOULDER TXAPELKETA
(Frontoian)
11:00 Kalejira BTK BATUKADA
(brasildar musika) taldearekin.

11:30 Turismo Arduratsua: Elkartasun Bidaiak 2010. Aurkezpena (Elkartasun turismoaren foroa).
Olaran etxea.
12:00 KLAK!SON (Antzuola)
RUMBA VELLA (Catalunya)
Mundumira eszenatokia. Obra Social "la Caixa" - Diversons.
Betiko katalandar rumba.
12:30 Hitzaldia. Nekazaritza ekologikoa Iparraldean (Zabalegi-Kutxa). Olaran etxea.
13:00 MALABARACIRCO taldearen Circo Animado ikuskizuna. Zortzi pertsonaia barregarriren eskutik, ikuskizun arriskutsu eta dinamikoa.
13:30 Gipuzkoako Bideak, Mendiz-Mendi Mendez-Mende proiektuaren aurkezpena (Olaran etxea).
16:00 BTT zeharkaldia. Uzarraga auzotik (bi ordu).
17:00 Kalejira BTK BATUKADA
(brasildar musika) taldearen eskutik.

17:00 Azoken irekiera: Mendia eta senderismo azoka, Artisautza, Gastronomia eta Biolur Nekazaritza
ekologikoaren azoka. GGKE-Elkartasun foroa.
ELKAR UMEEN GUNEA: Umeentzako lantegiak. Inguru Abentura. (Frontoian)
17:00 Munduko Dantzak ikasteko tailerra (Zurrategi plaza)
17:00 EUSKAL HERRIKO BOULDER TXAPELKETA (Frontoian)
17:30 Otras Realidades film laburra jaialdiaren III. Edizioa (Racional Films) (Torresoroa Kultur Etxea)
18:30 Ikus-entzunezkoa:
Islandia, tierra de hielo y fuego en Autocaravana
(Sorbeltz Elkartea) Olaran etxea
18:00 Kale animazioa: TIRITIRANTES taldea, Escuela de Vuelo ikuskizunarekin.
Fantasiazko ontzi baten gidari zepelin handi bat, ostruka bi eta haize-arrosa azalduko dira. Amets egiteko gonbitea.

19:00 Mundumira eszenatokia.
BAIÄO BRASIL (Brasil).
Obra Social “la Caixa” - Diversons.
20:00 Animazioa AIKEDARLE taldearekin (afrikar perkutsioa).
21:15 GOSE (EH)
Mundumira eszenatokia.
Trikitixa musika elektronikoaz, tangoaz edo punkaz nahastean.

23:00 OJOS DE BRUJO
(Catalunya)
Erabateko jaia: fl amenkoa, hip-hop, reggae eta bestelako erritmoak maisuki nahasten ditu nazioartean sona handia lortu duen talde honek.

Domeka 30

09:00 Ibilaldia: ANTZUOLA AUZOZ AUZO TRENBIDETIK ZEHAR (Ugarte Torre, Laskurain iturria, Otamendi, San Blas baseliza, Antigua errota).
11:00 Kultur ibilbideak Debagoienako Turismo bulegoen eskutik.
11:00 Azoken irekiera: Mendia eta senderismo azoka, Artisautza, Gastronomia eta Biolur Nekazaritza ekologikoaren azoka. GGKE-Elkartasun foroa.
ELKAR UMEEN GUNEA: Umeentzako lantegiak, tirolina, tibetar zubia, ohe elastikoa.(Frontoi ingurua)
11:00
Herriko TXISTULARIEKIN kalejira.
11:00 Musika kalejira: OIHULARI KLOWN taldearen OTIACICOCH Ikuskizun honetan 1500 urteko El Salvadorreko indigenak gure garaietara datoz.
11:00 BOULDER ERAKUSTALDIA (Frontoian)
12:00 Eusko Labeldun txahal bat erreko da.
(Kalebarren)
12:00 Mundumira eszenatokia.
Umeentzako kontzertu didaktikoa:

GIRASONS (Auditori de Barcelona).
13:30 Mundumira eszenatokia.
THOMSO (Senegal)
Reggae eta afrikar erritmo tradizionalak.
16:00 Ipuin kontalariak OIHULARI KLOWN taldearen eskutik
(Zurrategi plaza)
16:00
Antzuolako TRKITIXA ESKOLAren emanaldia
17:00 Kale animazioa GANGBÉ BRASS BAND (Benin)
Jazzaren eta Beningo musika tradizionalaren arteko nahasketa harrigarria.
17:00 Azoken irekiera: Mendia eta senderismo azoka, Artisautza, Gastronomia eta Biolur Nekazaritza ekologikoaren azoka. GGKEElkartasun foroa
18:00 Mundumira eszenatokia.
GANGBÉ BRASS BAND (Benin)
TACUMAH REGGAE BAND (Euskal Herria)

Nork: uagirre.2010/05/01 12:20:16.692 GMT+2
Etiketak: mundumira | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak