Ez naizela futbolzalea, eta horregatik ezin dudala ulertu "atzokoa".
Horixe esan dit ohe lagunak gaur goizean Valentziatik deitu didanean.
Ez, ez naiz futbolzalea, baina parrandazalea bai, eta ni ez nintzateke hotelera aurreikusitako ordua baino lehen itzuli izan, han egon izan banintz.
Baina, bitxiena da, jakin banekiela Athleticek irabazi ezean, berea ez zela parranda osoa izango, eta damutu ere egingo zela hotelean logela bat gehiago ez hartu izanaz.
Hor ere ez naizela futbolzalea esan dit berak; ez dela gauza bera galtzea, edo atzo Athleticek galdu zuen moduan galtzea. Kontua zer izan da, baina, Athleticek ez zuela ondo jokatu ala Bartzelonak oso ondo jokatu uela: biak, erantzun dit.
Aitortu behar dut pena sentitu dudala. Hainbeste gogokin itxaroten egon ostean, sarrera erosteko aukera irabazi ostean zozketan, astebeteko oporrak hartu ostean, lagunekin plan itzela egin ostean... Baina Anjel Lertxundik ondo azaldu zuen moduan Demasa izan da. Hala ere, eta bera etorri bitartean, balkoiko banderak, baina-palu ta guzti, hortxe segituko du.
2009/05/14 09:31:59.263 GMT+2
Zaleak atera izan balira zelaira...
Nork: Desplazatua.2009/05/14 09:31:59.263 GMT+2
Etiketak:
bitxikeriak
futbola
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Kaixo, Marijo, ze izan da Demasa? EITBren informazio-politika? Eta noiz izan da Demasa? Orain, Athleticekin? Ez da Demasa Bilboko edo Donostiako su artifizialak ematen dizkigunean? Ez da Demasa San Ferminetako txupinazoa urtez urte irudi berberekin ematen digunean? Ez da Demasa ez dakit nongo fandango txapelketa osoa ematen duenean? Edo asteburuetako kirol karga ikaragarria? Ez da Demasa Baskonia Virgen Blancan hartu zutenean eman ziguten zuzeneko txapa? Hori da daukagun telebista, eta kritikoak izatekotan, izan gaitezen egunero eta ez Athleticez ari direnean bakarrik.
Besarkada bat.
Iñaki
Nork: Demasa.2009/05/15 15:00:12.671 GMT+2
Ta, horretan gabiltzala, ez al da "demasa" irabazi barik Bilboko Udalak eta Diputazioak egin dioten harrera? Hori ere, nere ustez, gehiegikeria izan da, eta sobran egon da, baina albiste onen premian gaudenez, eta krisiaren aurrean dana txarra ezin danez izan, ba "ondo etorri era horretakoak" pentsatuko zuten agintariek, diot nik
Nork: Desplazatua.2009/05/18 14:52:33.329 GMT+2
http://goiena.net/blogak/marijo
Aupa, Marijo: Ahaztuta neukan lehengo mezua (nik bidalia) eta orain zure blogean sartu eta erantzuna aurkitu dudanean, gauza bat edo beste gehitzea, beste barik:
Ados nago zurekin, demasa izan da sortu den/duten erreakzioa, eta sobran zeuden Aldundiaren eta Udalaren harrerak, duda barik. Erreakzioari dagokionez, dena den, nik uste beste batzuetan gertatutakoaz ahaztu garela, Bilbon eta Bizkaian beti sortu dira halako erreakzioak: duela 25 urte kopa irabazi zuenean, lehen aldiz atera zen gabarra eta milioi bat pertsona mobilizatu zen! Gogoan dut umea nintzela Athleticek final bi jokatu zituela Betis eta Castellonen kontra. Nire gurasoak joan ziren gu amamarekin utzita. Aitak beti kontatu du zer-nolako mobilizazio izan zen hura: trenak zuri-gorriez beterik, Burgosetik pasatzean (orduan Burgos hiria zeharkatu behar zen) autobusak harrikatu zituzten... Esango nuke beti izan dela horrelako mobilizazio jendetsua, "de masa" futbolaren inguruan.
Eta baita Gipuzkoan ere Errealak irabazi zuenean ere edota 2. mailara jaisteko zorian zegoela Kutxak kanpaina bat bultzatu zuen leihoetan bandera txuri-urdinak jartzeko. Gipuzkoa osoa zegoen bandera txuri-urdinez, duela bi urteko kontua da.
Zer egingo dugu, Marijo, futbolak batzen gaitu, beste borrokek banatzen.
Iñaki
Nork: Demasa.2009/05/20 15:18:02.658 GMT+2