Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/15 19:52:47.298 GMT+2

U2 zuzenean 7,80 eurogatik

U2 Hiru dimentsiotan ikusi izan dut aurretik ere ikus-entzunezkorik. Gogoan daukat, urte mordoa dela, Universal Picture estudioen parkean bisitan izan ginenean Terminator filmaren inguruko atrakzioa ikusten. Harritu egin ninduen efektu bereziek eragin zidatena. Baina honek, U2ren filmak, gainditu egin du sentsazioa: U2-3D kontzertua zuzenean ikustea eta entzutea da; jakina, bertan, saltoka, bultzaka, zarataka, izerditan… egotea izugarria izango da (ez nuen sarrerarik lortu), baina film hori ikustera joatea da irlandarren zuzeneko bat ikustetik gertuen dagoena. Entzun, bikain; ikusi, dena eta gehiago; eta sentsazioak! Atera kontuak: zineko gure eserleku-lerro osoa mugitzen genuen, denok buruak astintzen igaro genuelako ordu eta erdia. 7,80 euro zinera joatearren asko da, baina… zuzenekoaren aldean, gutxi.
Aukera baduzue, eta U2 zaleak bazarete, ez galdu aukera eta bisitan joan, behingoagatik mega-zine-areto-merkantil horietako bat. Hiru dimentsioetako aretoa izan behar du eta betaurreko barregarriak jantzi beharko dituzue, baina gozatu ere egingo duzue!
Bono hain gertutik niri begira egongo zenik ere! Zelako ahotsa duen! Zoragarria!
The National Geographic izan da ekoizlea. Kontua ez da hiru dimentsioetan ikusten dela; hori baino gehiago da; kamera bikoitzarekin grabatu zituzten Hegoameriketan egin zituzten zuzenekoak eta gure begiekin hartzen dugun ikuspegi zabalera osoa hartzea lortu dute grabaketa sistema horrekin.
Benetan, ez da bakarrik filmaren produktoreek egin duten marketing kanpaina izugarriagatik; ikusteko aukera izan dut eta asko-asko gustatu zait eta asko-asko gozatu dut kontzertuan.
Txalo ere egin dugu; guk eta alboko familiakide guztiek: aitak, amak, seme-alabek eta lehengusuek!

Nork: Desplazatua.2008/10/15 19:52:47.298 GMT+2
Etiketak: zinea musika kontzertua u2 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak