Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/10 23:44:37.202 GMT+1

Txokolatea emakumeen bilkuran

Emakunde sariaren banaketan izan nintzen atzo Euskaldunan. Ahotsaken ekitalditik ez nuen hainbeste emakume elkarrekin ikusten. Baina, agintariak, lehenengo lerrokoak, guztiak gizonezkoak. Eta, gero, krisiaren aitzakian esan zigutenez, pintxoa eta ardo tragoska beharrean, txolokolatea! Hainbeste andra txokolatea meriendatzen! Negurako ez da aukera txarra, baina ikusteko dago gehiengoak emakumeak izan beharrean gizonezkoak izan ezkero txokolatea eskainiko luketen merienda gisa. Berdintasuna, ala?
Zorionak Bizkaiko Emakumeen Asanbladakoei! Eta eskerrik asko administrazioko ordezkariei gogorazteagatik asko dagoela egiteko, berdintasun legea badaukagun arren, emakumezkoen soldatak gizonezkoenen azpitik daudela, jai diskriminatzaileak ospatzen jarraitzen direla eta aginte mailan ere gehiengoa gizonezkoena dela.

Nork: Desplazatua.2009/02/10 23:44:37.202 GMT+1
Etiketak: berdintasuna emakumea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak