Hamar laguni bidali nien astelehenean ETAren su-etenaren adierazpenera lotura. Hamar lagunetatik, ordea, bakarrak egin zidan kasu.
Erantzun laburra bota zidan bueltan bakar harek: "Una noticia buena! Por fin! Ia iñok ez badeu jodiduten".
Halaxe idatzi zidan lagunak; berak bakarrik, hamarretik batek bakarrik. Horren aurrean, eta gaur arteko esan eta idatzi direnetako denak ezin, baina asko irakurri ostean, ondorioztatu dudana da: ilusiorik ez digula egin herritarroi orokorrean ETAren erabakiaren berri izateak. Bai, berri ona dela onartu dugu, orokorrean; ezin besterik pentsatu, su-eten aldarrikapen baten aurrean. Baina, zergatik ez diogu elkarri deitu? Zergatik ez dugu ingurukoekin komentariorik egin? Nola daiteke hain "hola" geratzea, tamaina horretako albiste baten aurrean?
Asperraldiak eraginda izango da, segurutik. Hainbeste aldiz esan ziguten bazetorrela, ze, iritsi orduko, pasa da eta ohartu gabe askorentzat ikasturte berriko lehenengo lan eguna zena ere beste barik pasa da.
Hala ere, eta hamar haietatik bakarrak bidali zidan erantzunari eutsiko diot eta: "Una noticia buena! Por fin! Ia iñok ez badeu jodiduten".
2011/01/12 17:56:49.980 GMT+1
Su-etena benetakoa da? (mmmmmm) bai, uste dut
Nork: marijo.2011/01/12 17:56:49.980 GMT+1
Etiketak:
su-etena
eta
politika
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Zeure berbak ezkor samarrak direla iruditzen zait. Eta bide batez esan dezadan, ez nagoela batere ados "ilusiorik ez digula egin herritarroi orokorrean ETAren erabakiaren berri izateak" esaten duzunean. Nik esango nuke gizarte guztiak desiatzen zuen mezua dela. Eta desiatzen duzun zerbait jasotzeak ilusioa egiten du.
Beste gauza bat da gizarteak gai jakin batzuez eztabaidan sartzeko joera aspaldi galduta duela. ETAz adibidez. Eta zeharka politikaz. Zer esan hedabideetato iritziez hausnarketak egiteko "entrenamendu" faltaz?
Baliteke zure 9 lagun horien erreakzioaren atzean zuhurtzia egotea; "ia zer esaten duten besteek nire iritzia/desiritzia eman aurretik".
Baina politikoek besterik esaten badute ere, ilusioa seguru egin diola gizarteari. Beste ziklo bat zabaldu da baina!
Ia Estatuak ez badeun jodiduten!
Nork: Iñaki.2011/01/14 09:43:50.726 GMT+1
Baina, bai, gogoarekin geratzen naiz, gogoak izan baditugulako, ilusioarekin adierazi ez arren, egoerak hobera egin dezan eta horretan laguntzeko.
Nork: desplazatua.2011/01/19 08:36:31.139 GMT+1
http://goiena.net/blogak/marijo/su-etena-benetakoa-da-mmmmmm-bai-uste-dut#comment0