Atzo, Ynestrillas Gernikara etorri aurreko egunean, gure atariko beiran eskegita zegoen oharra irakurri nuen: "Faxistak datozenean, gure herria beraientzat itxita aurkitu behar dute" zioen oharrak, besteak beste. "Etxeetako lehioiak itxita eta ahal dela ikurriñak eskegita" izatea eskatzen zuten baita oharra jarri zutenek. Hala ere, atentzioa deitu zidanak "herria beraientzat itxita aurkitu behar dute" esaldi horren agindu itxurak izan zen: "behar dute" zioen.
Pentsatu nuen hasiera baten ideia dotorea zela; Ynestrillas harro-harro etorriko zela bakearen hirira, probokatzera, eta gernika-lumoztarrek, berriz, muzin egingo ziotela; kasu erdi ere ez ziotela egingo.
Gaur, baina, ikusi ditut epaitegi aurreko irudiak –ze Ynestrillas eskuindarra guardi zibil batzuen abokatu legez aritzera etorri da Gernika-Lumora– eta pentsatu dut, nire artean: zein erraz erortzen gara probokazioan!
Etxera nentorrela gogoratu dut kontua, Mezularia entzuten ari nintzela, Mikel Irizarri entzun diodanean esaten: "polita litzateke ikusteko Ynestrillasen aurpegia Gernikara joan eta inguruan inor ere ikusi izan ez balu". Bai, Mikel, hori bai argazkia, baina probokazioari erantzuten ohituegiak gaude eta…
Erantzunak
Kontua da, Sendero Luminosoko Abimael Guzman buruzagia atxilotu zutenean, kaiola batean sartu zutela, eta pijama marradun batez jantzi (itxura parregarria izan zezan). Lasai omen zegoen gizona kazetarien kamaren aurrean, gobernuak kamuflatutako sasi-kazetari batzuk hura xaxatzen hasi ziren arte. Besoak astintzen eta purrustadaka hasi omen zan.
Hurrengo egunean irudi hori zabaldu zuten egunkari guztiek. Gobernuak erakutsi nahi zuen irudia. Ez gizon lasaiarena, baizik eta hasarratuarena, inpotentziak hartutakoarena.
Nork: Patxi.2007/11/07 00:29:09.798 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Bitartean, polizia, egurra banatzen duen ente horri buruz ez duzue txintik esango.
Gernika, faxistak.... ez du erraza izan behar, isilik egotea.
Baina, beti dago bainaren bat, gaizkiaren eta txarragoaren gainetik dagoen sektore ahalguztidunak, nahiago du isiltzea. Leihoak itxi, ikurriñarik jarri ez, eta gainera zaratarik entzun gura bez.
Ez zaituztet ulertzen.
Ynestrillas gurera baletor, txakur guztien gainetik.... oihu egingo nuke, harrika egingo nioke, indar guztiarekin.
Eta poliziaren jarrera kritikatuko, bidebatez.
Nork: ptx.2007/11/08 16:49:25.216 GMT+1
http://www.gaztelumendi.org
Nork: Patxi.2007/11/08 19:12:41.535 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Etsitzea azkena litzateke.
Eta etsiko banu ere, ez nituzke aurrera egiteko prest daudenak, nire etsipenean izkutatuta kritikatuko.
Nork: patxi gaztelumendi.2007/11/09 00:28:38.822 GMT+1
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi
Isilik gera ninteke, baina orduan bai, zeharo etsita nengoke.
Zure ustez aurrera egiten ari direnak, nere ustez Ynestrillasi indarra ematen baino ez dira ari, nola gainera.
Nork: Patxi.2007/11/09 09:11:29.777 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com