Politikan jarduteko bide berriak: Personal Democrazy Forum

Personal Democrazy Forum Europan izan naiz gaur egun osoan. Bartzelonan. AEBtik kanpo egin dute lehenengoz. Hainbat eta hainbat hizlari entzun ditugu, politikoak interneten, politika egiteko era berriak sareari esker, sarearen erabilera hauteskunde kanpainetan… Baina azkeneko mahai-ingurua izan da, niretzako behintzat, nobedosoena-edo. Markus Beckedahl, Jeremie Zimmerman, Paul Hilder, Jack Thurston eta Javier Cremades izan dira. Sareari esker mugimendu sozial handiak sustatu eta Europar  Batasunaren erabakietan nola eragitea lortu duten, nazioarteko gobernuetan nola eragin nahi duten, Madoff auziaren kaltetuentzako ordaina Santander bankuari nola eskatu… Jack Thurstonek Europar Batasunak nekazaritzarako ematen duen diru-lagutzen banaketaren inguruan sortu duten fundazioaz aritu da. Nazioek ez dituzte datu horiek publiko egiten, baina “herrialde batek bestearekiko daukan eragina bistaratzeko balio izaten du jakiteak, esaterako, zenbat diru jasotzen duen Irlandak, Frantziari ere datuak eskatzeko eta presionatzeko. Kasu askotan subentzioak diru gehien duten produktoreek jasotzen dute, Bretainia Handiaren kasuan, Isabel II.ak”, azaldu du. Fundazioaren helburua subentzio horien gaineko debatea eragitea da ze, “ez dago espazio politiko europarrik”; nazioak daude eta bakoitzak berea defendatzen du eta kito.
Zimmermmanek Europako legebiltzarrak hartu nahi izan zuen Internet mugatzeko erabakiaren inguruan sortu zen mugimenduaz aritu da; lobby moduko bat sortzeraino iritsi ziren sare sozialen bitartez eta presioa egitea lortu zuten.
Avaazen kanpainetaz aritu da Paul Hilder; ingurumena babesteko, aldaketa klimatikoa salatzeko wake up 12:18 kanpainaz. Nola egin zuten, nola lortu duten mundu osoan zehar herritar mordoa mobilizatzea mezu berarekin inguruan ekintzak egiteko. Brasilen ari omen dira orain, hainbat eta hainbat sinadura bildu dituzte han ere.

Politika egiteko beste modu bat badagoela erakutsi digute, sareak horretarako bide ematen duela, sare askeak. Askatasun hori zaindu eta bermatu behar dela, gobernu askok mugak jarri nahi dizkiotelako euren kontrako iritziak sortzeko “erabiltzen direlako”.

Eguna luzea izan da, eta hizlari mordoak parte hartu du Personal democrazy Forum Europa jardunaldiaren lehenengo egunean. Twitterren jarraitzeko aukera ere egon da, baina wifiak ez digu han ginen guztioi konektatzeko aukera eman; biharko hobetuko dutela agindu digute, ta forumaren antolatzaileetako bat ere han zen: Micah Sifry

Kategoria: Kazetaritza, Politika, sare sozialak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude