Estatutuaren 30. urteurreneko ospakizun jaira joateko 100 gonbidapen jarri zituen zozketara Patxi Lopezek. Gaur egin dute, notario aurrean, zozketa. Antza denez, 586 eskari egon dira. Ta nire artean pentsatu dut: propaganda egin dute ba... nola daiteke hain herritar gutxik onartzea Patxi Lopezen gonbitea?
Lagun gutxiago iruditu zaizkit niri. Ala, benetan ez dago zer ospatu?
Hasieratik txorakeria bat iruditu zitzaidan ospakizunarena eta bertaratzeko aukera izateko zozketarena, egia esateko, izena hain jende gutxik emango zuela jakin ezkero, lehendakaria hobeto geratuko zen denak gonbidatu izan balitu. Enpin!
2009/10/19 16:33:34.701 GMT+2
Patxi Lopezek 586 lagun behintzat badauzka
Nork: Desplazatua.2009/10/19 16:33:34.701 GMT+2
Etiketak:
bitxikeriak
patxi
lopez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat