Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/12 21:21:51.285 GMT+1

Obsesioa ala ametsa

Gaur ere zera berdinarekin esnatu naiz; eskuak izerditan moduan, bihotza bestela baino taupada sendoagoekin eta tripa zuloan hutsune narbamenagoarekin. Obsesioa ote den ez dakit, baina gaur ere zurekin amets egin dudan sentsazioarekin esnatu naiz.
Ez dakit zein izan den ametsa,  ordea. Ez dut gogoan zertan ari nintzen, ezta benetan zu zinen nirekin zinena ametsean, baina ziur naiz zure aurpegia gogoan nuela esnatu naizen une horretan. Horregatik bada ere,  kezkatu egin naiz ez baita lehenengo aldia; ziur naiz azkeneko egunotan hainbat aldiz izan dudala sentsazio bera eta horrek eraman nau zuganakoa obsesioa ez ote den pentsatzera.
Gaur ere oheratuko naiz, eta atzera ere amets egitea espero dut. Eta adi egongo naiz ia zu zaren nire ametsetatik urduri esnarazten nauen hori ala zera den, obsesioa.

Nork: Desplazatua.2008/03/12 21:21:51.285 GMT+1
Etiketak: ipuina | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Polita litzake norbera izatea desio hori pizten duena... beste baten ametsen (edo obsesioen) koprotagonista (!) izatea...

Nork: amets .2008/03/13 00:11:17.207 GMT+1

Amets obsesiboak ere badaude baina, zapore onekoak badira, kezkatzea baino, disfrutatzea litzateke bidea ezta?

Nork: gurpil.2008/03/13 23:45:00.399 GMT+1

Begira zer zioen Luis Buñuelek:

"Zera diote: ametsetan, burua munduko xehetasunetaz babesten dala, modu itzaliagoan jasotzen dituela zaratak, usaiak, argia. Aldiz, trumilka pilatzen direla irudiak, miloika, olatuak eginez dabiltzan ametsen baitan. Milaka miloika irudi sortzen dira, beraz, gauero, ia erabat ezabatzeko instant batean."

____

Eta milloika iruditatik, zuk hura, hondar bakar gisa. Kontu gero, Marijo, maitemindu gabe. Ni behintzat, ez naiz sekula maitemindu nere borondatez, ametsen "erruz" baizik!

;-)

Nork: Patxi.2008/03/27 23:39:39.109 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak