Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/12 17:01:32.729 GMT+2

Ni ere 'Ezenarroren sokakoa' naiz

The organizationen azkeneko komunikatuan irakurri daitekeenez: "Hauteskunde antidemokratiko horietan Aralarrek emaitza ttipiak baina gozoak jaso ditu ilegalizazioaren lepotik. Etsaiaren estrategia errepresiboan Aralar ezinbesteko tresna bilakatu da independentismoa txikitzeko asmotan. Zer lotsa ez lukete sentitu behar «ezker abertzale berria» aldarrikatzeko ezker abertzalearen ordezkariak espetxeratu eta egun batzuetara. Zer lotsa ez lukete sentitu behar ezker abertzalea botoz hustu, ordezkatu eta Gazteizko besaulkietara eta bertan irautea beste asmorik ez duten Ezenarroren sokakoek Rubalcaba eta Conde-Pumpidoren txaloa eta zorion publikoa jaso dutenean: penagarria. Ezker abertzalea etsaiarengatik gogor zigortua izango da bere konpromiso eta borrokagatik, baina Aralar izenondo garratzez zigortua izango da herri honen historiagatik."

Eta hau irakurri ostean, nire artean esan dut, ba ni ere Ezenarroren sokakoa naiz; are gehiago, Aintzane Ezenarroren sokakoa naiz. Argi hitz egiten duen politikaria dela erakutsi duelako, sinistu egiten duen horretan lan eta lan egiten duelako; berarekin lanean daramadan denboran egiten duen horretan sinisten duela ikusi dut, konbentzituta dagoenean halaxe erakusten du eta azpi jokorik gabe aritzen da politikan, beti aurrez, uste duena esaten eta ezer ezkutatu gabe. Bere diskurtsoak, iritziak, defendatzen duenak lekurik ez duela ikusten duenean inolako konplexurik gabe etxean geratuko den politikaria delako. Baina gaur gaurkoz bere burua ezker abertzalean kokatzen duenak "Rubalcaba eta Conde-Pumpidoren txaloa eta zorion publiko"tik haratago begiratzen jakin behar du; bere burua ezker abertzaletzat duenak The Organizationen txalo eta zorion publikoaren menpe egotetik ez du aurrera egingo; ikusi dugu, ikasi dezagun.

Nork: Desplazatua.2009/04/12 17:01:32.729 GMT+2
Etiketak: organization the politika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

The Organozation-ekoek belarria jarriko balute sarriago kalean, dendetan, tabernetan, euskaldunen sukaldeetan... jakingo lukete herri honen historiak izenondo garratzak eurei eskaintzen dizkiela nagusiki. Autistak.

Nork: Sokako ohia.2009/04/14 16:02:16.265 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak