Oraintxe irakurri diot Castillo Suarezi Argian Milakabilakaren gainean idatzi duena. “Hamaika aldiz entzun baldin baduzu herritarren parte-hartzea funtsezkoa dela bake prozesua bizkortzeko, baina ez dakizu oso ongi zer egin zenezakeen” dio berak eta horretarako aukera dela Milakabilaka.
Ba, hara, atzo Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin zuten aurkezpenean egon nitzen; olatu erraldoiaren lehenengo buelta horretan. Jende askorik ez zen elkartu hara, ume asko bai ordea. Pirritx eta Porrotx pailazoen saioa antolatu zuten manifestuaren irakurketaren osterako.
Hala ere, atentzioa gehien deitu zidanak, irakurketan zehar entzun nuen esaldi bat izan zen: “zure parte hartze zuzena antolatu nahi dugu”. Ez dakit, esaldiaren egituragatik ala aukeratutako moduagatik, baina ez zitzaidan egokia iruditu. Nire partea, gure parte hartzea, norberaren parte hartzeko modua, aukerakoa da. Esan nahi dut, aukerak hortxe daudela eta bakoitzak erabakitzen duela zein den bere gustukoena.
Baliteke zorrotzegi aritzea neu, edo ez dagoen lekuan hika-mika sortu nahi izatea, baina Milakabilaka herri ekimenak lortuko ote du herri honen parte hartze osoa batzea?
Idatzi artikulu bat