ASTELEHENEKO GOIENKARIA 09-11-01
Barikuan Legebiltzarrean hizkuntza ereduen gaineko enegarren eztabaida izan zen, PPko Oyarzabalen eta UPyDko Maneiroren eskutik. Harrigarriena, ordea, ez da biak ala biak euskara politizatzen tematzea. Harrigarriena da Aurrekoetxeak, EAJk, eta Larrazabalek, EAk, eurekin eta PSErekin adostu zutena. Batetik, Jaurlaritzari eskatzen zaio "familien hizkuntza aukeratzeko askatasuna benetan" bermatzea hezkuntza epe guztietan zehar. Bestetik, Haurreskolak Partzuergoak ama hizkuntza betiere errespeta dezala.
Hau idazteko Aralarreko Mikel Basaberen berbak errepasatzen aritu naiz, ze, erabakion kontra egin zuen bakarra izanik, helburuak ekarri zituen gogora: helburua herritar elebidunak egitea bada, bidaialagun arriskutsuak hartu dituzte EAJk eta EAk. Ahaztu egin dute, gainera, gurasoen 'benetako' aukera orain ere segurtatzen dela hezkuntza sisteman, eta ahaztu egiten dute Haurreskoletan murgiltze-eredua ezartzea ez zela kapritxoa, elebitasun hori lortzeko biderik eraginkorrena baino. Basabek defendatu zuenez, “funtsezkoa da hizkuntza gutxitua izatea hizkuntza nagusia Haurreskolak partzuergoan”.
Urkulluren alderdiak ‘no obstaculizar’ erabakia muturreraino eramatea erabaki badu, malo. Ta, malo ere, PPk Lopez gobernuan jarri izana aprobetxatzea euskararen kontra jarduteko.
Idatzi artikulu bat