Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/20 14:06:23.657 GMT+2

“Los GAL fueron la actuación más nefasta, cruel y vil que puede llevar a cabo un Estado”

Baieztapena Antonio Rivera talde sozialistaren legebiltzarkidearena da. Joan zen barikuan Legebiltzarreko osoko bilkuran egindakoa. Aralarrek aurkeztutako ekimena eztabaidatzen ari zirela bota zuena, baina Correok bakarrik jaso du zapatuko egunkarian.

Zehazki hauxe esan zuen: "que sin ninguna duda el GAL fue la actuación más nefasta, cruel y vil que puede llevar a cabo un estado, porque un estado además nefasto, cruel y vil cuando
utiliza los medios que le deslegitiman, que incluso una organización terrorista. Quede claro aquí ante todos sus oídos y también ante el diario de sesiones por si acaso hay que recordar de vez en cuando esto que les estoy diciendo"
(pleno eztabaida osoa irakurri nahi izanez gero, Legebiltzarreko webgunean).

Aralarrek Amnistiaren Aldeko Batzordearen kontrako epaia salatzeko eskaria egin zion Legebiltzarrari eta horixe eztabaidatzen aritu zirela egin zituen adierazpenok Rivera legebiltzarkideak.

Egia esateko, ez bere hitzez, ezta Legebiltzarrak hartutako erabakiak, ez zuten aparte oihartzunik izan hedabideetan. Hasteko eta behin, sozialistek erabakia hartu zutelako aldez aurretik, ahalik eta zaratarik txikiena ateratzekoa legebiltzarreko eztabaidan. Horretarako, jarri zuten Antonio Rivera euren jarrera defendatzen. Izan ere,  
talde sozialistaren kontrako jarrera askoz ere gogorragoa eta politikoagoa izango litzateke Pastorrek edo Aresek egin izan balute defentsa. Baina ostiralean sozialistek ekimenari garrantzia kendu nahi izan zioten. Euren taldeko oratzailerik onena aukeratu bazuten ere, “independentea” da. Eta, adierazpena egin aurretik, taldeko bozeramaile moduan ari zela gogoratu zuen arren, adierazpena berak, Riverak egin zuen, ez zuen hori Aresek, ez PatxiLopezek ezta Pastorrek ere egin.

Beraz, hurrengo eguneko egunkarietan, Correok jaso bazuen ere (ez titularrean jakina),  ez Garak, ez Berriak ezta Vocento taldeko beste egunkariak ere (Diario Vascok) ez zuten jaso. Azkeneko  honek gainera, albisteari garrantzia osoa kenduta, EHAKren bozeramaileak esan zuenaren haritik (irakurri Gara) ari zirela zirudien; lau lerro laburretan jaso zuen albistea.

Hiru hilabete eskas geratzen dira legegintzaldia amaitzeko eta arrapalada baten dabiltza gobernua osatzen duten taldeek azkeneko orduan aurkeztu dituzten lege proiektuak aurrera atera nahian. Osterantzean, sozialistek ez dute odolik egingo "eurekin ez doazen" eztabaidekin eta, hortaz, aurrekontuen osoko bilkura arteko eztabaidak, nahiko aspergarriak izango direla aurreikusi genezake.

Dena dela, bitxia gutxienez badela iruditu zait AMMren kontrako epaia salatzeko ekimena aurkeztu behar izatea sozialistek hain adierazpen argigarria egiteko. Baina, jakina, haiek ere ez dute nahi orduko gertakari haiekin inolako harremanik izatea, hauteskunde bezpera giroan murgilduta dabiltza eta asteburuan gertatutakoak eta aurreko egunetan Lasa eta Zabalaren desagertarazi zituztenetik 25 urte bete direla gogoratu bada ere, "orduko kontuak" ez dituzte inguruan entzun nahi. Behin egingo dute era horretako adierazpena, eta inon atera ez; bitxia.

Nork: Desplazatua.2008/10/20 14:06:23.657 GMT+2
Etiketak: legebiltzarra politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak