ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2009-05-11
Pedro Ugarteri irakurri nion zapatuan, Paisen, Patxi Lopez lehendakari berriak, Axular izan zuela gogoan inbestidura saioan eta “Axular herri honek eman duen idazlerik onenetakoa dela… Baina, ze herritaz ari gara? Axular goi-nafarra izanik Lapurdin bizi eta hil zen. Ez dakigu lehendakariak zerbait esan nahi izan zigun bera gogora ekarrita. Ziurrenik ez”. Aintzane Ezenarrok egunean bertan esan zion Lopezi “poztu egiten gara Pedro Axular zure herriko erreferente bezela izendatu izana, horrek erakusten digulako zuentzat ere Euskal Herria existitzen dela”. Ez dakigu nork esan zion Lopezi Lauaxeta, Sarri eta Axular gogoan izateko Legebilzarreko inbestidura saioan, ezta Kirmen Uriberen olerkia irakurtzeko lehendakari karguari zin egiteko ekitaldian. Jaime Otamendik elkarrizketatu zuenean argi esan zuen EAEko lehendakariak “euskaraz gehiago hitz egiten den lekuetan gazteleraz gehiago ikasiko da eta gazteleraz hitz egiten denetan, euskaraz gehiago ikasiko da. Hezkuntza sistemaren helburua da derrigorrezko bigarren hezkutzaren amaieran neska-mutilek euskaraz zein gazteleraz jakitea”. Erronka badauka PSEk Basagoitiri hori ikustarazten.
Idatzi artikulu bat