Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/09 18:53:54.296 GMT+1

Laguna haurdun dagoela, eta ni negarrez

Benetan gauza bitxia gertatu zitzaidan atzo. Lagun batek deitu zidan haurdun dagoela esateko eta, emozioak eraginda-edo, negar malkoek ihes egin zidaten. Jakin banekien Nagorek umeak izatea nahi zuela, eta Ismak ere ezetzik etziola esaten gaia ateratzen zen bakoitzean. Etorriko zela eguna esaten zioten elkarri. Baina sorpresa ikaragarria hartu dut.

Berehala, ordea, nire erreakzioan arraro sentitu naiz. Beragatik poztu naizelako eta maite ditudan lagunak direlako izango zen negarrari ekitearena, baina arraro sentitu naiz, oso arraro.
Juergarako laguna dut Nagore ezagutzen garenetik eta oso ondo konpontzen gara. Orain dela bi urte eta erditik bakarrik ezagutzen gara. Denbora gutxi izan daiteke, baina konplizitatea izan dugu alde eta harreman polita eraiki dugu bion artean. Aurrerantzean ere hala izaten jarraituko du, baina juergarako laguna izaten jarraitzea ez da hain erraza izango;-)

Nork: Desplazatua.2008/12/09 18:53:54.296 GMT+1
Etiketak: bitxikeriak lagunak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: Jon.2008/12/09 22:23:52.065 GMT+1

aupa Gernika!

Nork: maider.2008/12/10 15:48:34.550 GMT+1

Kaixo Marijo,

Ni bai emozionatu naizela zure hitzak irakurtzerakoan.

Egia da zurekin beti oso ondo konpondu naizela eta zelako juergak bota doguzela biok batera (hemen ez doguz jarriko), baina nik uste dot holan jarraituko dugula, dan dana ez da aldatzen ume bat eukin da gero.  Badakizu zelakoak garen Isma ta ni, beti tabernan. Juergak ere badakizu, beti ezin izango dodaz ein, (kalimotxoa ezin izango dot edan denboraldi baten 7 hilabete falta direz) baina badakizu, pertsonak ez gara aldatzen eta Gernikako jaietan botako dodan super juergan zu nigaz egotea espero dot  (fetxa horretarako jaiota egongo baita gure Jon Iturri Bengoetxea maitia) eta Bilboko jaietan beste juergatxo bat, eta Galdakoko jaietan beste bat, etab..... Gainera osaba-izeko pilla bat izango dauz umetxuak, batezbe zu, hain umezalea izanda ez dakit zelan ez zaren animatzen....

Mosu haundi bat (tu konpi de kalis betiko) ni be emozionatu naz benetan

 

Nork: nago.2008/12/10 16:08:21.069 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak