Urriaren 19an, Durangon
Hiru arte eszeniko batuko dituen jaialdia izango da: film laburrak, bakarlarien musika eta umorea. Dena, Durangaldekoek sortua. Herritik sortuta eta herriarentzat izango da. Autoekoiztutako ekimena, baina San Agustin kultur gunea eskenatoki legez. San Fausto jaien barruan eta debalde izango da ikuskizuna. Aurreko aldian jende mordoa batu zela eta, bi emanaldi antolatu dituzte: lehenengoa 18:00etan eta 19:30ean bigarrena. 300 bat eserleku ditu lekuak, hortaz, lekua hartzen azkar ibili! Emanaldiek, gutxi gora behera, ordu bat eta erdi irauten du.
Hurrengo parrafoa, antolatzaileek hitzez hitz idatzitakoa da: "FanZine Festivol-en laugarren edizio honetan, 30 pertsona baino gehio hartu dute parte, nahiz eta musu-truk izango zela jakin. Edozertan, kultura inbertsio honetan, agian askok, dirua galtzea lortu dute. Horregatik, honako hau esan nahi dugu:
Udaletxeak kobratzen duen azkeneko ekitaldia izatea gustatuko litzaiguke, hau da, bai durangar edo elkarte batek San Agustin Kultur Gunea edota Landako Erakustazoka erabiltzea eskatzen duenean, gune hauen erabilpena doan izatea aldarrikatzen dugu. Beraz, premiazkoa ikusten dugu, eta horregatik honela eskatzen dugu, bai alderdi politikoei edo ordezkapena ez dutenei, herriarengan konprometitu daitezen alokairua ez kobretako. Benetan, lotsagarria! Hau da, Udalak bere buruari ez kobratzea txakur txikirik. Behintzat, horrela pentsatzen dugu, horrelako jarrerekin bakarrik ilusioak pribatizatzea lortzen delako eta Durangoko kultura herrikoia hiltzea, bizirik baldin badago, noski".
Saioa
Sei film labur eskainiko dira; bi berri-berriak: Looking for Míster X eta A Marte. Gutxi gorabehera 35 minutu iraungo dute. Musikari dagokionez, sei kantautore izango dira, ia gehienak euskaldunak, hauetatik bost Durangaldekoak. Eta umorea benetako aktoreen eskuetatik etorriko da.
Gonbitea
Antolatzaileek esan dutenez, "FanZine Festivola orain arte egin den dibertigarriena izatea espero dugu, behintzat helburu horrekin antolatu dalako barriro ere. Eskerrik asko!. ".
Idatzi artikulu bat