Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/03 10:07:21.824 GMT+1

Iritsi da superastelehena

Gaueko hamarrak aldera jokatuko da ZP-Raxoi hautagaien arteko bueltako partidua. Llamazares, bigarrenez, kanpoan geratuko da eta atzo Paisek argitaratutako inkesta ikusita –IUk talde parlamentarioa galtzeko arriskua ei dauka– jota behar du gizonak; beharbada Marianoren neskatoaren bila hasi beharko du Jordi Évole ‘Folloneroa’ lagun duela (sareko frikien artean itzelezkoa jokoa eragin duten bi pertsonaiek). Kinielarik egitekotan oraindik sasoiz gaude; PP ala PSOE? Nor aterako da garaile Madrilen? Hala ere, horrek baino jakinmin gehiago eragiten didate Gipuzkoako emaitzek. Asteburuko inkesten arabera PNV eta PSE lehian ari dira nagusi izateko eta orain arte EAk izan duen diputatua ere arriskuan dago (Alzelaik segika du Aralarko Irazabalbeitia eta pixka bat hurrunxeago, EBko Lopez). Zapatuan amanean Dabid anaiak ezker abertzaleaz galdetu zidan; ezker abertzale ofizialaz, abstentzioaz, alegia. Esan nion aukeran hori ere baduela, libreki bada behintzat.

Atzo, berriz, Ynestrillas Gernikara zetorrela-eta, ni Bilbora joan nitzan Maskaradaren Ohean antzezlana ikustera; aukera baduzue, joan ikustera.

Nork: Desplazatua.2008/03/03 10:07:21.824 GMT+1
Etiketak: asteleheneko goienkaria hauteskundeak antzerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak