Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/28 10:13:21.892 GMT+2

Horrek bai atzekaldeak!

DV Wayomig poz-pozik dago!
Azkenean lortu du Bruni anderea bisitan etortzea. Ta, egunkari guztietako zuzendari eta editoreak zoratu egin dira! Frantzia eta Espainiako agintari nagusien bileratik aipagarriena Leti eta Bruniren ipurtaldeak dira! Gora kazetaritza informatiboa! Noizko agintari "ederrak" egunkarietako azaletan? Non daude gure begiak alaitzeko "bikote" ederrak? Ikaragarria.

Nork: Desplazatua.2009/04/28 10:13:21.892 GMT+2
Etiketak: bitxikeriak leti bruni | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ikusi al zenuen Soraya Saenz de Santa Maria El Mundoko portadan? Hori bai izan zela bitxia. Gero Pedro J.ak izugarriak bota zizkion PPko politikariari (bere portadan agertu ondoren, bitxia ezta?).

Nork: piban.2009/04/28 14:27:15.254 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa

Atzo arratsaldean beste albisterik ez zen Espainiako hedabide 'serioetan'. Txerri gripeari lekua kendu zieten Letizia eta Carlaren janzkerek. Aspaldiko partez takoiak jantzi dituela Carlak, hala ere Letiziak takoi handiagoak zituela, batzuek Leti zela ondoen zihoana, besteek Carla... pufff!

Eta lehen hain ondo jausten zitzaidan Carla Bruni... quelu'un m'a dit!

Nork: Uxo.2009/04/28 15:48:16.806 GMT+2

Eaarrrak atzekaldeak! Hurrengo SuperLopezen eta Basagoitiaren emazteak Ajuria Eneako eskaileretan gora.

Nork: michael landon.2009/04/28 19:34:09.077 GMT+2

TVEko "La Noche en 24h" informatibo serioan gai hori landu dute. Sarkozy eta Erregearen ipurdiak jarri dituzte, inork jarriko ote lukeen hori portada batan. Erantzuna, jakina.

Komunikabide anitzetako irudia izan da. Matxismoa gure gizartean zeinen sartua dagoen erakusten du horrek!

Nork: Jon.2009/04/28 23:29:17.279 GMT+2

Errenferentziak:

...in:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} --> Blogosfera ez dago hilda eta bestela begiratu Desplazatuan agertu den artikuluak lau erantzun izan dituela. Noizean behin gai pil-pilak ...

Erreferentzia: Letizia eta Carlaren atzealdeek zeresana ematen - Nire etxeko leihoa 2009/04/29 13:09:13.298 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak