Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/28 12:38:05.971 GMT+1

Guatekia, modan jarriko dan fenomenua

DJ-Deo Gertuko bati gehixen gustatzen jakona itxen ikustia, zela disfrutatzen dabilen ohartzia, ederra da. Atzo sentsaziño horixe euki neban Elgetako Espaloia kafe antzokixan. Ibanek, oin dala 3 bat hilabete komentau zoztanian Antzuolako jaixetan egindako guatekia aitxak Espaloian ingo zeban, komentauko notzala agindu notzan. Eguna atzo izan zan eta aitxak, nerbioso ekin zotzan kontuari.
Holakuetan pasatzen dan moduan "playri" emon eta musikaik etzan entzuten; urdurixau jarri zan, jakina. baina orduan, Gorkak asmau zeban konpontzen; bolumena igotziaz ahaztu zan, aitxa!

Elgetako hotzagaitxik-edo, hasieran etzan jenteik animau dantza itxera. Baina aman-ta lagunak etorri ziren Antzuolatik eta harek hasi zien guateke giruan dantzan.
Handik tarte batera pistia txiki geratu zan; Elgetako "martxosuenak" ibili zien ABBA, Rafaela Carra, Karina, Los Brincos, Modulos, Sirex eta bestelako doinuekin jira-biran.
Gaztiauendako tartia be egon zan: Modern Talking, Alaska, Tino Casal eta 80ko hamarkadako beste popero batzukin.

Guatekia, modan jarriko dan fenomenua dala seguru nao; atzokua, urtian behin gutxienez, errepikatzeko modukua pentsatzen jat.
Aitxak "fenomeno" pasau zeban eta aitortu bihar dot neu be gustura egon nitzala.
Eskerrik asko Espaloiko kuadrilliai!!!!


Nork: Desplazatua.2008/12/28 12:38:05.971 GMT+1
Etiketak: espaloia musika guatekea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ek erosteko asmoa zuela esan zidan, "liburuak erosi egiten dira irakurtzeko, ez laga" esan zidan Elgetako guatekean (han ere izan ginen, DJ Deorekin). Iban, animatzen zaitut bada, liburua erostera...

Erreferentzia: Lanzarote-Bilbao-Gernika - Desplazatua 2009/01/12 21:06:09.612 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak