Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/30 07:12:42.830 GMT+2

Gora España!

Asteleheneko Goienkaria, 08-06-30

Lendakaris muertos
talde nafarraren abestia gogoan, Zapatones-Aragonesen gorrien azkeneko partiduaren bezperan. Irabazi ala galdu gu, betiko, gorriaren alde. Aitortu behar dut, hasiera-hasieran, Wuayomingek animatuta Portugaleko gorriaren alde aritu nintzela. Gero gorri errusiarraren alde egin genuen, baina hark ere kale –gora entsaladilla errusiarra–. Baina jakin badakit, penintsulako espainiarrez gain, gurean ere milaka izan direla gorriari begira ibili direnak. Akaso horregatik izan du kalean hain arrakasta gutxi, mediotan ez bezala, Ibarretxeren galdeketaren lege proiektuak. Ze, azken baten, kantak berak dioen bezala "Gernikako arbola baino euskaldunagoa izanda, selekzioak jokatzen duenean ez dakit zer gertatzen zaidan".
Ia Zapatitosek ere galdeketa debekatzeko tarte bat hartzerik duen Casillas ta konpainiarengatik "GoraEspañaka" jarduteko. Ze, uda iritsi da! Abestu dezagun udako kanta: "Gora España". Eta, Alemaniak irabazi badu, euskaldunok behintzat badugu, udako kantaren alternatiba: jada Legebiltzarrena den "Galdeketa"; gaurtik aurrera, egunkari-irrati-telebista espainiar, eta euskaldun, guztietan!

Nork: Desplazatua.2008/06/30 07:12:42.830 GMT+2
Etiketak: galdeketa politika ibarretxe futbola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak