Aldekoak ados jarri ziren: Gernikan, Zornotzan, Durangon, Urkiolan, Legution, Gasteizen eta Baionan izan ziren Hego eta Ipar Euskal Herriko herritar eta hautetsiak. Kontrakoak ere bai, bakoitza bere aldetik jakina. Urriaren 25a vs kontramanifestazioen eguna: Hitza Hitz vs Kursaal; Hitza Hitz vs Lopez; Hitza Hitz vs Ynestrillas vs Independentzia eguna.
Ni Gasteizera joan nintzen, lanera; bestela, Gernikan geratuko nintzateke (gaur ere gauza bera, urriko azkeneko astelehena bada ere). Patxi Telletxeak, Antxon Karrerak, Onintza Lasak eta Eider Mendozak Euskal Herriari, Bakeari, Elkarrizketa politikoari eta Erabakitze eskubideari Bai esateko eskatu zuten. Mariné Pueyok ere antzekoa: “(…) benetako demokraziara pasatzea. Horixe da herri honen gehiengo sozialaren desioa eta, segurutik, Gernikatik Gasteizera bildura diren herritarren gehiengoarena (…) Indarrak batzera autodeterminazio eskubidearen alde”. Jakina. Ibarretxek aurkeztu eta Legebiltzarrak, gehiengoz, onartu zuen legeak zioen: kontsulta nahi dugu, euskal herritarrok gure etorkizuna zein izatea nahi dugun erabakitzeko eskubidea badugulako.
Idatzi artikulu bat