Antzuolako Udalak ere izendatu zuen Francisco Franco Bahamonde herriko ohorezko alkate. 1949ko abuztuaren 22an izan zen. Pilar Etxaniz Zutik-Aralar-EBko zinegotziak bidali dit gaur orduko aktaren kopia bat.
Asteazkenean plenoan Zutik-Aralar-EB taldeak aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute, hain justu ohorezko titulu hori kendu diezaion Antzuolako Udalak. 59 urte beranduago bada ere, egin dezatela bai! Mozioak zera dio: "Eskubide zibil, politiko eta sozialen alde borrokatu zirenen oroimena berreskuratu, gertatutako guztia argitu eta urte luzeetako diktadura ilun eta mingarria jasan behar izan zuten pertsona guztien duintasuna aldarrikatu nahi dugulako zera proposatzen diogu udalbatzarrari: 1. Francisco Franco Bahamonde Ohorezko Alkate izendapena kentzea, 1949ko abuztuaren 22ko akordioa balio gabe utziz. 2. Diktadura frankistaren biktima guztien errekonozimendua adieraztea. 3. Oroimen historikoa eta egia berreskuratzeko lanetan diharduten pertsona eta taldeen ahalegina eskertzea.
Idatzi artikulu bat