Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/06 07:34:17.471 GMT+2

Euskaraz bizi nahi dugunon herria

korrika 16
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2009-04-06)

 

64 berba euskaraz. Horrela titulatu zuen Paisek zapatuan Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakari berriaren inguruko artikulua. korrika 16 Lehendakari ez euskalduna zela eta, berak euskaraz egin zituen kargu hartze ondorengo lehenengo berbak. Ez ziren izan ohiko euskal hiztun baten hizkeran, baina aho bete hortz laga gintuen. Hori zen asmoa: testimoniala izateko beste badakiela erakustea; lastima horretan geratzea. Atzo Gasteizera itzuli nintzen berriro, Korrikara. Euskaldunak milaka ziren Ama Zuriaren plazan, lekukoa noiz iritsiko zain. Aurretik, 2490. Km-a korrika egitea tokatu zitzaidan, Oxel Erostarbe eta Mikel Basaberekin batera. Legebiltzarretik oso gertu ospatu zuen 16. Korrikak amaiera jaia. Pirritx eta Porrotxek esan zuten moduan, ezpainetan dugu maite dugun hori; lastima PPko ordezkariek, zuzenean, behintzat ez zutela hori entzun. Edurne Brouard eta Mertxe Mujika etorri zitzaizkigun korrikako petoak eskura ematera eta lekukoa Anparo Laseraseri ematea tokatu zitzaien Aralarren ordezkariei. Euskarak batzen gaitu, horrek balio du. Akaso, Gasteizen batutako euskararen aldeko jendetzak ikutuko ditu bihotzen batzuk; bestela, lastima.

Nork: Desplazatua.2009/04/06 07:34:17.471 GMT+2
Etiketak: euskara korrika ag | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak