Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/08 12:58:58.834 GMT+1

Euskal Herria, "normaltasunez"

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-02-08)

Isabel Celaa hezkuntza sailburuak ontzat eman du Epaitegi Gorenaren erabakia: 'Euskal Herria' terminoa, kultur esparrura mugatuta erabili beharko dela. Sanz, Nafarroakoa, ere pozik izango da; berak jarri zuen eta, Ibarretxeren sasoian, euskal curriculumaren kontrako helegitea. Baina barikuan Aralarreko eta Abertzaleen Batasunako Basabe, Perez eta Garaik esan zutenari eutsi nahi diot nik: “Batzuk beren jardun osoa oinarritzen dute Euskal Herriaren ukazioan. Bada, guk, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak argi eta garbi esaten diogu baietz Euskal Herriari, lehen, orain eta beti”. Ez Surioren eguraldi mapak, ezta Euskalmeten kolore biko mapak, ezta Basagoitik Lopezen gobernuari agindutakoak, ez dute aldatuko euskaldunontzat Euskal Herriak esan nahi duena. Hala sinetsi nahi dut nik behintzat.
Jose Luis Lizundia
k Jaime Otamendiren Mezularian gogoratu zuenez, “Euskaltzaindiak Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko”.
Aldaketaren gobernuak benetan “normaltasuna” zer den ulertuko balu, arazorik ez litzateke sortuko ez dagoen lekuan.

Nork: Desplazatua.2010/02/08 12:58:58.834 GMT+1
Etiketak: politika goienkaria euskal herria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak