ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2009-11-30
Barikuan Emakumeen aurkako indarkeriari eta immigrazioaren jardunaldietan, Gasteizen, Dolores Juliano eta Mª Antonia Caro bat etorri ziren esaten “estatu onuradun batetik espetxe-estatu batera pasa gara”. Zigor kodearen arabera emakumeen kontrako eraso guztiak delitutzat jotzen direlako zioten eta zigorra lehenesten dela bergizarteratzeari uko eginez. Sinistuta nago espetxe-estatu baten bizi garela. Auzitegi Nazionala horretan tematuta dabil. Taldekide izatea delitu dela eta zigor kodeak horrelakorik esan ez arren, Grande Marlaskak 34 gazte atxilotu ditu asteon. Zapatuan horixe salatzen Bilbon izan nintzen (Torrealdai, Uria, Otamendi, Auzmendi eta Oleagari elkartasuna adierazteko abenduaren 19koa gorde dut). Atzo ere espetxe-estatu horrekin gogoratu nintzen terrorismoaren biktimen omenaldian. Leonor Legaño, Manuel Jodar polizia nazionalaren alargun eta AVTko kidea, espetxe zigorrez aritu zen; senarra hil ziotenek 340 urteko zigorra izan arren, ez dutela 20 urte baino gehiago egingo espetxean. Beldurra eman zidan komentario horrek. Deliturik egin barik, taldekide izateagatik, euskal herritar asko dago espetxean. Tom Cruisek Minority report filmean egiten zuen. “Badaezpada” horrekin, azkenean, Garcia Berlangaren filmak zioen moduan, Todos a la cárcel.
Idatzi artikulu bat