Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/12 13:29:23.696 GMT+1

Emakume agintariak akaso, alderdietako bozeramaile berriz...

Gaurko Berrian  ordezkari politikoen adierazpen sortari begira geratu naiz; diotena irakurri beharrean atentzioa deitu didana zera izan da: 10 adierazpenetatik 8 gizonezkoenak izatea (beste bietan ez zen jartzen noren izenean ziren esandakoak; taldearen izena ageri zen). Gogoratu dut Paisek atzo osatu zuen erreportajea: Berdintasun Legeak agintzen duen parekotasunak ordezkari politikoetan dakarren aldaketa txikia, alegia: emakumeak zerrendan joan badoaz, baina kasurik gehien-gehienetan ez doaz ordezkaria lortzeko aukera dagoen postuetan.

Hau ere, emakumeek bizitza publikoan dugun parte hartzearen beste adibide bat da. Ibili bagabiltza, baina dirudienez ez dugu behar beste agintzen-edo. Egungo politikarien artean, EHAK-k dauka emakume aurpegia Euskal Herriko alderdien artean, Plazandreok alde batera utzita (erakundeetan ordezkaritzarik ez duen alderdia delako). Egia da hainbat erakundetan emakumeak direla agintari nagusi: EAE  eta Nafarroako  parlamentuetan eta Gipuzkoako BBNNetan, esaterako. EAEn lehendakariordea ere badugu eta Españan ere presidente ordea emakumezkoa da -eta webgune ez ofiziala duen Madrilgo erkidegokoa ere emakumea da. Alemanian ere emakumezkoa da presidentea. Haratago Txile eta Argentina aipatu genitzake; eta, akaso, AEBk ere emakume baten aurpegia izango dute. Baina kasu horiek gugandik urruti samar daude. Gurean, gizonezkoek egindako politikaren inguruan ari gara egunero; eurak dira alderdietako bozeramaile. Erakundeetan ere urte gutxien emakumezkoek egiten dute eta badira gainera, aginte apur bat eta politikan jantziago egiten diren emakume politikarien kasuan ere, alderdiak (gizonezkoek) bigarren lerra pasarazten dituztenen kasuak ere (esango nuke EAJk ere antzeko zerbait egin duela bere zuzendaritza berria aukeratzeko orduan).

Nork: Desplazatua.2008/02/12 13:29:23.696 GMT+1
Etiketak: emakumeak politika berdintasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak