Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/12/04 09:26:30.235 GMT+1

Elkarrizketaren ahotsak- Asteleheneko Goienkaria 06-12-04

Danbakara zer entzungo nuen jakin barik joan nintzen. Aitziber Aranburuzabalak aurreratu zidan british pop estiloan aritzen den taldea gustatuko zitzaidala. Asmatu zuen, gustatu zitzaidan Unnëan taldea; esan barik doa nire gustuko musika ere badela popa. Baina sorpresa polita hartu nuen Espaloian; gazte piloa, giro beroa, parte-hartzailea… Zoriondu nahi nituzke Goienako lankide ohiak. A, ta, Raul Lasak barre algara dezente eragin zigun, ezta Eneko?.

Zapatuan beste ekitaldi jendetsu batean izan nintzen: Euskaldunan, emakumez inguratuta. Elena Lakak zioen moduan “hainbeste emakumez inguratuta egoteak ez dakit zer eragiten didan!” eta, egia esateko emakumeak bi mila zirela jakinda, uff!! Ekitaldia polita izan zen, entretenigarria. Virginia Imazek Ahotsaken ekimenari irribarrea eransten lagundu zuen. Estitxu Fernandezek bikain irakurri zuen Ahotsaken jada laugarrena den adierazpena; Natalia Serrano, motel samar aritu zen, eta aurretik Estitxuk, euskaraz, eta Beatriz Molek frantsesez eman zioten indarra galdu zuen mezuak. Garako firma bako kronikak zioen atzo “Ahotsak-ek esku bat bota dio prozesuari, PPren aste bikainaren ostean”. Ez dakit. Emakumeok bake prozesuan parte hartze aktiboa aldarrikatu ostean, ekintzetara jotzeko unea dela irizten diot. Ezin dugu Bilboko mezuak zioen “elkarrizketaren bidea erabili dezatela” esaten jarraitu. Agian, Zapaterori elkarrizketa eskatu beharko genioke, ausardiaz jardun dezala eskatzeko. Agian, guri, emakumeoi, gizonezko politikariei baino jaramon gehiago egingo digu. Ahots asko gara eta emakumeenei gizonezkoenak gehitu ezkero, gehiago izango gara.

Nork: Desplazatua.2006/12/04 09:26:30.235 GMT+1
Etiketak: ahotsak elkarrizketa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ni gero eta mesfidantiagoa naiz politikariekiko, bolara honetan batipat. Danak berdin jarraitzen du, eta berdin jarraituko duela dirudi. Horregatik, berritasun haizeak, edozein direla ere, edozein tokitatik, estimatzekoak dira; neri behintzat, ilusiotxoa piztu didazue. 

Nere imajinazioak esaten dit, arrakasta baldinbadaukazue, zabaldu egingo dala zuen ekimena, ez hemen hurbilean, mundu osora baizik.

Hala bedi!

Nork: Patxi.2006/12/04 12:59:37.700 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Pozik horrelako ekimen batetik zerbait aterako balitz. Nire bildurrak ostera bi dira:

- ekimena emakumeena bakarrik bada, emakumeen "zera hori", emakumeen txiringito ez ote den bihurtuko, hortik aurrerako eraginik barik.

- irakurritako agiria oso hastapenekoa iruditu zitzaidan. Proposatutako udal foro horrek-eta, Elkarrik egin zituen orain dela bederatzi bat urte. Eta beste proposamena, udal bakoitzean zuhaitz bat landatzearena, ba, tira, mami gutxikoa.

En fin, sinboloetara ez ote den mugatuko dena...

Nork: elena.2006/12/04 17:29:57.972 GMT+1
www.goiena.net/blogak/elena

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak