Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/21 10:09:05.392 GMT+2

Egurra, egurra!

Interneten, grebaren berri dauden albisteak irakurtzen, Publico egunkarian ikusi dut argazkia.


Publico egunkaritik hartua
Correon ere badago argazkia
Ikusi izan ditugu antzeko irudiak.
Hau baina, martxoko greba orokorreko protesta ekitaldiren batekoa da. Poliziak bere burua mehatxatuta ikusi du eta erreakzionatu egiten du; berritasunik ez horretan, baina niri inpresioa egin dit irudiak, nire amarekin gogoratzeraino. Berak ere greba egingo zukeen gaur, lana utzi izan ez balu orain dela bi hilabete. Lan murrizketekin hasi zitzaion garbiketa enpresa eta bere adinarekin, erretiroa luzatuko zitzaiola ikusita, eta geratuko zitzaion pentsioa ere gutxituko zela ikusita, langabezian dago orain, aurrejubilatzeko gazteegi delako.
Emakume horiek ikusita, garbiketan, zaintzan eta antzeko lanetan ari diren emakumeekin gogoratu naiz; Gasteizko Ariznabarra erresidentziako emakumeekin (14 hilabete greban) edo Agifeseko emakumeekin (ia 3 hilabete greban) gogoratu naiz irudia ikusita, lan baldintza duinak aldarrikatzen ari diren emakumeekin, batzuk aipatzearren.
Polizia jauna! aginduak agindu, lotsarik ez duzu? Zu ere langilea zara! Zuen arloko sindikatuek ere egiten dituzte protestak eta aldarrikapenak; legebiltzarrera ere joan izan zarete zuen lan aldarrikapenekin. Zertara dator langileen kontra horrela jardutea!

Manifa ostea



20090521(004) Bilbon sindikatuek egin duten manifestazioan egon ondoren, eta kotxera bidean, Arenaleko zubia moztuta topatu dut. Soka lila bat zegoen zubiaren alde batetik bestera, eta alde banatan, errekarantza, gazte bi eskegita. "Kapitalismoaren aurrean ekintza zuzena" pankarta eskegi dute albian.
Gazte asko batu dira eskegitako bi lagunak animatzera eta txalotzera; suhiltzaileak aritu dira, bi gazteak nola gora igo asmatzen; soka moztea aukera bat zen, baina uretara jausiko lirateke biak. Suhiltzaileen barkura igo dira ertzainak, eta gazte bat zubira igo dute eta bestea txalupan jaso dute. Orduan atxilotu dituzte, ez oso modu onean.
Desobedientzia zibilaren beste adibide bat, gazteena.


Nork: Desplazatua.2009/05/21 10:09:05.392 GMT+2
Etiketak: greba politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak