Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/03 21:15:34.047 GMT+2

Donostian ala nazioartean?

Donostiako banderaren lehenengo saio egunean istiluak izan ziren Donostiako Alde Zaharrean. Bigarren zatia ez da hain arraroa egiten, eta egun benetan jendetsua aukeratu izana horretarako ere, jada, ohitura bihurtu da. Harritu nauenak, Diario Vascok albistea ilustratzeko aukeratu duen Jose Mari Lopezen argazkia izan da. JMLpz-DV

Begira ezazue argazkia eta zuek esan, Donostian ateratakoa da argazkia ala munduko beste puntan? Nonork esango luke laguntza humanitorioa deitzen diren ekintza hoietako bat egitera bidali dituztela ertzainetako batzuk, Ekialdeko herrialderen batera edo.

Euskal Herria aldatzen ari da, guk uste baino azkarrago. Amaren etxea joan nintzen zapatuan eta aitak kontatu zidan Donostiako eraikin publiko batera sartu ziren pakistandar batzurekin erabat txundituta geratu zirela hango beharginak, eta Antzuolara ere deitu zutela, euskaraz bakarrik egiten zutelako pakistandar haurrek. Pantxike andereñoak kontatu zidan urtarrila aldera, Antzuolan bizi den Pakistango familiako neska-mutiko guztiek ikasi dutela euskaraz, eskolan eta lagunartean, eta gaztelaniaz ez dakitela. Beraz, euren hizkuntzan eta euskaraz egiten dabe.

Euskal Herria aldatzen ari da eta gu ere moldatu beharko gara; multietnikoa da gure herria eta horrek dakarren aberastasunaz ohartuta jardun behar dugu herria egiten.





Nork: marijo.2007/09/03 21:15:34.047 GMT+2
Etiketak: bitxikeriak donostia naufragioaren hondarrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak