Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Ispiluari begira

Berba egitea izugarri gustatzen zaidala aitortu beharra daukat. Idaztea baino askoz ere errazagoa egiten zait, nahiz eta profesioz dezente idatzi beharra izan: Goienan kazetari nabil.

Hortaz, hau erronka bat da niretako: ia lortzen dudan buruan bueltaka dauzkadan kontu guztiei forma egokia eman eta irakurtzera animatzen denari atsegin egiten bazaio, orduan eta hobeto. Besterik ezean, nire burutazioak ordenatzeko balioko dit. Horrek ere badu bere alde positiboa.

Portzierto: Sortzez antzuolarra naiz, baina Gernikan nago bizitzen joandaneko urte eta erdian. Aurretik Zornotza ere ezagutu dut bizileku legez (bidegurutze galanta) baita Arrasate ere. Zein baino zein lehiaketarik egitera ez noa; hala ere, eta gure ametsetako etxea eraiki artean (hori ere amets polita da gero) Urdaibai aldetik geratuko naiz.

Laga hondartza duzue argazkian, Ogoño gainetik ikusita. Lainoa sartzen hasi zen hara ailegatzean. Urdaibaik horrelako paraje ederrak dauzka. Ardanzak ere bazekien eta bost solairuko etxea egin zuen Urdaibaiko Biosferako arau guztien gainetik Kanala auzo ederrean. Eta Anne Igartiburuk are eta ikusgarriagoa den Izaro parean eraiki du berea. Eskerrak beste batzuoi ez diguten lagatzen gurako geunken baztarrean gurea eraikitzen; beste honek Benidorm emongo leuke!


Estatistikak