Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/03 09:02:22.244 GMT+2

Deprea? Bai, zera…

Asteleheneko Goienkaria (20007-09-03)

Uda-herriek “Graziarik gabeko itxura” zutela esan zuen atzo Teleberriko aurkezle Africa Baetak. Baina, seguru nago oporrosteko lehenengo lan egun bezperagatik baino eguraldiagatik izan dela. Edorta Romanek ere ez du asmatzerik izan. Atzo ere hondartzakoa iragarri zuen, baina… Tira, etsi egin beharko dugu, amaitu baita jada urteko oporraldirik luzeena. Imazek bere iritzi artikulua idatzi zuenetik ere hilabete luzea igaro da, nahiz eta oraindik hortxe ari diren, batzuek eta beste, hika-mikan; eta, Nafarroan ere, antzera: Blanco jauna saiatu da atzera, logikak azaldu ezin duena arrazoitzen. Groucho Marx gogora ekarriz, abuztuan bere heriotzaren 30. urteurrena bete da, “Arazoak bilatu, aurkitu, diagnostiko faltsua egin eta okerreko erremedioak aplikatzeko artea da politika”. Baliteke.

Osterantzean, denak berdin jarraitzen du: etxera bueltako deprea gaindituta, lanera bueltakoa gainditu beharko dugu, gaurtik hasita. Ez da ordea hainbesterako izango; Sara Vitoria psikologoari irakurri diot goienaneten “opor osteko depresioa askotan guk geuk sortzen dugula”. Hortaz, ni lasai. Ez sortu eta zoriontsuago izango naiz, ikasturte hasieran behintzat!


Nork: Desplazatua.2007/09/03 09:02:22.244 GMT+2
Etiketak: bitxikeriak politika ag | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak