Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/24 10:29:50.546 GMT+1

Denon diruak eta batzuen fama

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2008-11-24)

Euskal kulturak hainbat titular ikusgarri eskaini dizkigu asteon. Eliseo Gil arkeologoak egindako lanaren inguruan Iruña-Veleiako aurkikuntzatako batzuk faltsuak direla jakin dugu. Zaharberritzaile lagun batek esan didanez, Gilek itzelezko ibilbide profesionala dauka eta dudan jarri ditu batzordeak baliabide zientifikoak ez dituela behar bezala erabili.

Hori gutxi balitz, Madrazok eta Azkaratek 702.000 euro emango dizkiote Kepa Junkerari euskal musika berritzeko eta kanpoan zabaltzeko. Antzeko programa baterako, hau da, euskal musika gure mugetatik kanpo sustatzeko, Jaurlaritzak 230.000 euro aurreikusi ditu, Euskadiko Soinuak programaren barruan, 2009ko aurrekontuetan. Proportzionaltasun printzipioari jaramonik ez, antza.

Horren haritik Javier Muguruzak euskal kontseiluaren aholkulari izateari laga dio. Euskal kulturaren alde egin behar du administrazioak, bai. Baina euskal kultura orokorrean hartuta eta ez sortzaile baten edo beste baten proiektuak bakarrik bultzatuz. Horretaz ere jardun dut zapatuan Gernikako Trinkete “antitxokoan” Rafa Ruedarekin. Disko berria aurkezten dabil eta Gernikakoa bigarren kontzertua zuen (abenduaren 5ean Durangoko Plateruenean). Esaten nion euskal kultur sortzaileek beren iritzia agertu beharko luketela Jaurlaritzak hartutako erabakiaren inguruan. Durangoko Azoka horretarako erakusleiho aparta izan daiteke.

Nork: Desplazatua.2008/11/24 10:29:50.546 GMT+1
Etiketak: musika kultura ag | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak