Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/09 10:30:08.606 GMT+1

Celaa vs Silveira

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-03-08)

Euskalduntze sektorean ari diren agente guztiak aztoratu ditu Isabel Celaa sailburuak asteon. Eredu hirueleduna izango dena aurkeztu du Legebiltzarrean. Hezkuntza batzordean, ordea, ahaztu egin zuen esatea euskarak, gaztelerak eta ingelesak ikasketa orduen %20 izango duela bakoitzak bere esperimentuan; hori egunkarien bitartez jakin genuen, hurrengo egunean. Aztoratu ere Silveirak egin ninduen barikuan. Ez diot jaramonik egiten, eta ez da bakarrik bertsolaritza jarraitzen ez dudalako. Baina “mina” eragin zidan, euskarazko herri komunikabideetan lan egindakoa naizen aldetik. Debagoienean aspaldi dakigu kalitatezko euskarazko informazio sortzen eta zabaltzen. Berak, argi utzi digu, berriz ere, probokaziotik harago ez duela bestelako interesik.

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak martxoaren 8ko bere lehenengo kanpaina egin du: ordu asko eta denbora gutxi. Hala bizi ei gara emakumeak; batez ere umeak dituztenak. Lelo hori aplika dakieke baita beste bi protagonistei: ordu asko pentsatzeko eta denbora gutxi hartu gero proposamen ganorazkoak egiteko; lastima!

Nork: Desplazatua.2010/03/09 10:30:08.606 GMT+1
Etiketak: euskara goienkaria berdintasuna | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Arrazoi osoa duzu! Aunitz gustatu zait!


Nork: Jon.2010/03/09 13:14:58.766 GMT+1

..."Debagoienean aspaldi dakigu kalitatezko euskarazko informazio sortzen eta zabaltzen"...  ez zara goienkariaz ariko ez??? Eta baiezkoa bada erantzuna, zeri deitzen diozu kalitatea???  

Nork: maruja.2010/03/11 20:11:18.560 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak