Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/11 19:37:45.527 GMT+2

Betiko zoriontsu izango naiz

- Betiko zoriontsu izango naiz. Hala erabaki dut eta horixe egingo dut.
- Betiko zoriontasunik ez dago.
- Zergatik diozu hori? Nik hartu dut erabakia eta betiko zoriontsu izango naiz.
- Bai, bai… Zu betiko zoriontsu izango zara eta horrek ni poztuko nauenez, neu be izango naiz betiko zoriontsu.
- Aizu, ba gogo kontua da dana!
- Bai, jakina, gogo kontua, ez besterik. Ez dauka zerikusirik norberak bizi nahiko lukeen eran bizitzearekin, ezta ondo bizitzeko behar den guztia izatearekin ere… Betiko zoriontasuna eskatu eta… zas! hortxe! Tori, eskura!
- Ez didazu ulertzen, baina badaukat nik teoria bat: betiko zoriontasuna posible da egiten dugun eta sentitzen dugun horrekin gustura bagaude eta ez bagaude aldatzeko ahalegina egiten dugunean. Horrek ematen digun satisfazioak zoriontsu egiten gaitu eta hortik dator betiko zoriontasuna.
- Ala! Ta orain filosofatzen etzaigu ba hasi!
- Bale, nahi duzun moduan, baina ni betiko izango naiz zoriontsu.

Nork: Desplazatua.2008/09/11 19:37:45.527 GMT+2
Etiketak: ipuina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak