Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/02 11:23:19.414 GMT+2

Bat, bi, hiru, lau... Gora San Ferminak!

Asteleheneko Goienkaria, 2007-07-02

 

Rafaela Romero ez euskaraduna izateak hautsak harrotu ditu, baina egina dago eta beste ez euskaradun bat jarri dute erakunde baten ordezkari. Eta oraingoz, Iñaki Galdosen esku omen dago Gipuzkoako Diputazioaren eraketa; Oñatiko semea bera. Behinola, EAJren prentsa arduradun bati entzun nion, Oñatiko tratantea zela, tira… Ikusiko dugu zerk ematen duen; baliteke San Ferminen aurretik argitzea baita ere Nafarroako gobernua.

Nik, baina asteburuon Elgetako jaietara barik, Metallica ikustera joatea erabaki dut. Itzelezko kontzertua egin zuten James Hetfielden mutilek, eta Euskadi Gazteak debaldeko 1000 sarrera bikoitz banatu ez arren, gaueko bederatziak aldera Kobetamendiko sarreran batu zen jendetza sarrerari begiratu ere egin barik sarrarazi zuten; koadrilako batzuk orduan sartu zirelako dakit hori. Roberto Moso eta Illazki Serrano handik zirela aprobetxatuz, komentatzea erabaki nuen. Modan ei dago kontzertu-lekuak betetzea; Kill’em all esateko gogoa sartzen bazaizu ere, baina  espektakuluaren mundua da! Jarrai dezala bada showak, eta izan dadila probetxuzkoa.

Nork: Desplazatua.2007/07/02 11:23:19.414 GMT+2
Etiketak: asteleheneko goienkaria musika hondarrak politika kontzertua naufragioaren | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak