Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/08/22 16:14:45.139 GMT+2

Aste Nagusikoak

Marijaiak

Udako oporrak amaitu dira niretzako. Horretxen zain hainbeste denbora egin ostean, betiko moduan, onena azkar baten pasatzen da. Lastima. Baina horrekin batera Bilboko jaiak ere iritsi dira eta egin dugu hara ere osteratxoa.
Euria egin zuen atzo, txosnetan bapo bustita antzokira igo giñen. Aurretik, baina, koadrilako bizkaitar athleticzale amorratuek, Athleticen Alde Zaharreko peñaren tabernara sartu arazi ninduten. "Marijo, hementxe hartuko dogu tragoa!", "ados, eztot pentsatzen txarrik egingo doztenik;-)". Eta tabernara bakarrik ez, txokora ere sartu giñen. Ta, hantxe hartutako da argazkia, Karmelo eta Aitor ondoan.
Gipuzkoan infiltratua ezkerrekoa eta Monika laguna alboan.
Ondo hartu gintuzten eta mokadutxoa ere eskaini ziguten; esparragoak, primerakoak! Gure aurpegiak hobeak izan zitezkeen, baina tira… Telefonoarekin hartutako argazkia dela jarriko dugu aitzakiatzat.


Nork: Desplazatua.2008/08/22 16:14:45.139 GMT+2
Etiketak: jaiak oporrak bilboko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak