Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/28 20:47:10.920 GMT+1

Araba aldeko paisaiak

legutioko irlatik Aldatu dugu ordua. Gauez laneratu eta gauez etxeratzen hasi naiz asteon. Igarri ere dezente igarri dut umorean. Tristezia antzeko batekin nabil egunotan. Ez dakit benetan igartzen duen norbaitek energian aurrezten duela ordu aldaketarekin, baina nik neuk behintzat, nire pila propioak kargatzeko erabiltzen nuen argindar barik geratu naiz: eguzkia, egunsentia, iluntzea, zeru urdin-gorrixkak…
Hola behar duela badakit; negura iristen goazen heinean behintzat. Baina ordu aldaketara ohitu behar du nire gorputz eta buruak. Eta, era honetako argazkiak atzera ikusteko aukera gutxiago ditudala jakin arren, udaberriko loreak ere usainduko ditugula maizago gogoratu beharko dut.

Nork: Desplazatua.2008/10/28 20:47:10.920 GMT+1
Etiketak: araba argazkiak paisaiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak