Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/03 18:13:22.524 GMT+2

Apusturik egin nahi?

Asteleheneko Goienkaria (2008-06-02)

Ibarretxek, herritarrek ez badute babesten, etxera joango dela; Urkulluk, bitartean, ezkutalekua aurkitu duela dirudi. Insumisoa atera zaio lehendakaria eta abil ez badabiltza, Patxilopezek Ajuria Enea uste baino lehenago okupatuko du.

Madrazori ere kritikoak oldartu zaizkio, baina komunistei esker erdi konpondu du kontua. Komunistak, nonbait, giltza. Nire hurrengo Biharamona orduko ezagutuko dugu galdeketa egiteko lege proiektuak aldeko zenbat boto batzen dituen.

Bitartean, eta Wayoming Handiak egunero El Intermedio telebista saioan esaten duen moduan, “lo que España vota va a misa” eta baliteke ekainaren 27an ere horrela izatea. Gogora orain Patxi Zabaletak esan ohi duena: “arerioak hornituko zaitu”. Batek daki. Amagoia Ibanek esaterako, joan zan barikuan Berrian idatzi zuenez, Bob Dylanen abesti ezaguna gogora ekarriz: “The Answer, My Friend, Is Blowin' in the Wind...”

Berri on bi: Txuma Murugarrenek blog berria sortu du. Atzo bertan gonbidapena jaso nuen. Bestetik, Extremoduro musika taldearen lan berriko aurrerapena euren webgunean entzungai.

Nork: Desplazatua.2008/06/03 18:13:22.524 GMT+2
Etiketak: bitxikeria politika ag | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak