Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/12 21:31:45.341 GMT+2

Alferrikako milioiak

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-04-12)

Patxi Lopezen gobernuak AHTren Bergara-Antzuola tartea egiteko azkeneko lizitazioak egin ditu; antza, “precio record” batekin: 125 milioi euro, 4,2 km.gatik. Hala zioen Correo egunkariak egubakoitzean. Aldi berean, Basagoitik Urkullurekin Urdaibain beste museo bat egiteko akordioa lortuko duela iragarri zuen Paisek. Akaso ez dela Guggenheim deituko, arabar eta gipuzkoarrak hasarretu ez daitezen. Hasarretu? Izatekotan ere, lehentasunik ez duten azpiegiturak bultzatzeagatik hasarretu beharko ginateke herritar guztiok; batez ere, langabeziak gora egiten segitzen duen honetan, eta gizarte zerbitzuak, kalitateazkoak eta guztiontzat izan daitezen, administrazioak izaten ari diren finantzazio arazoak ikusita. Eta, bitartean, batzuek, Matas tarteko, 3 milioi euroko fidantza batzeko gaitasuna daukate. Ikaragarria!

Zapatuan Francisen Doctor Deseok disko berria aurkeztuko du Plateruenean; asteburuan ere ikusi dut Astra Gernikeko gaztetxien, bere taldekide Aitor Agirianorekin, eta Txuma Murugarren, Aiora Renteria (Zea Mays), Joseba Barrenetxea eta Rafa Ruedarekin batera; Edorta Jimenezen Haragizko amoreak liburuaren aurkezpenean izan dira. Milioirik ez zegoen dirutan, baina bikain geratu zitzaien ikuskizuna.

Nork: Desplazatua.2010/04/12 21:31:45.341 GMT+2
Etiketak: musika goienkaria 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak