Beti gertatzen da, onena amaitzen da eta txarrenarekin ez dago amaitzerik. Gure herriak asko daki horretaz. Txarra da inora heltzeko balio ez duten eztabaidetan murgiltzea. Barikuan esaterako, halaxe aritu ziren Ibarretxe, Lopez, Barreda, Egibar, Erauskin, Ziarreta, Matute eta Ezenarro; gero, jakina, denak gustura zeudela esan arren. Oscar Rodriguez sozialistak, esaterako, “ez da nire jefea delako, baina Patxi oso ondo egon da” bota zigun legebiltzarreko plenoaren ostean. Lopezek birritan esan zuen “lehendakari” izango dela. Sinistuta dabil gizona. Urkulluk, Ibarretxeren aldeko apustua egin zuen atzo; txutxumutxuak isiltzeko-edo. Ibarretxek “azken 30 urtetan lideratu dugu herri hau eta horretan jarraituko dugu” erantzun zion. Ikusteko dago.
Ze, martxoa iritsiko da, baina barikuan Maritxu Kajoi agertuko da Mondragoen miraria egitera. Hari eskatu behar benetako miraria.
Idatzi artikulu bat